Fermin Lasuen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermin Lasuen

Bizitza
JaiotzaGasteiz1736ko ekainaren 7a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaSan Carlos Borromeo del Carmelo1803ko ekainaren 26a (67 urte)
Hobiratze lekuaSan Carlos Borromeo del Carmelo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Find a Grave: 25841754 Edit the value on Wikidata

Fermin Lasuen (Gasteiz, 1736ko ekainaren 7a - San Carlos Borromeo de Carmelo, Kaliforniak, 1803ko ekainaren 26a) arabar misiolari frantziskotarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzazun ikasi ostean, 1759ko martxoaren 6an Espainia Berrirantz abiatu zen. 1767 arte Sierra Gordako misioetan ibili eta gero, 1768an Kalifornietara igorri zuten. Han Kotximiekin lan egin zuen. 1773an Kalifornia Garaiko misio berrietara aldatu zen, eta 1776an indioek suntsitu berria zuten San Diegokoaren ardura hartu zuen. 1785ean, Junípero Serra hil ondoan, Kaliforniako misio guztien lehendakari hautatu zuten. Aita Nagusi izan zen urteetan, misio sortu berriak bizkortzeaz gain, beste bederatzi gehiago fundatu zituen[1]. 1803ko ekainaren 26an hil zen, Monterreyren ondoko San Carlos Borromeo de Carmelo misioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anaut, Bernardo, Fermín Francisco de Lasuen Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermin Lasuen Aldatu lotura Wikidatan