Fermin Lasuen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermin Lasuen
Fermin Lasuen
Fermin Lasuenen irudia, San Carlos Borromeo de Carmelo misioa.
Datu pertsonalak
Izen osoa Fermin Frantzisko Lasuen
Jaio 1736ko ekainak 7
Gasteiz (Araba)
Hil 1803ko ekainak 26
San Carlos Borromeo de Carmelo, Kaliforniak (Espainia Berria)

Fermin Lasuen (Gasteiz, 1736ko ekainak 7 - San Carlos Borromeo de Carmelo, Kaliforniak, 1803ko ekainak 26) arabar misiolari frantziskotarra izan zen.

Biografia

Arantzazun ikasi ostean, 1759ko martxoaren 6an Espainia Berrirantz abiatu zen. 1767 arte Sierra Gordako misioetan ibili eta gero, 1768an Kalifornietara igorri zuten. Han Kotximiekin lan egin zuen. 1773an Kalifornia Garaiko misio berrietara aldatu zen, eta 1776an indioek suntsitu berria zuten San Diegokoaren ardura hartu zuen. 1785ean, Junípero Serra hil ondoan, Kaliforniako misio guztien lehendakari hautatu zuten. Aita Nagusi izan zen urteetan, misio sortu berriak bizkortzeaz gain, beste bederatzi gehiago fundatu zituen[1]. 1803ko ekainaren 26an hil zen, Monterreyren ondoko San Carlos Borromeo de Carmelo misioan.

Erreferentziak

  1. Bernardo ANAUT: Fermín Francisco de Lasuen Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermin Lasuen Aldatu lotura Wikidatan