Fernanda Montenegro
| Fernanda Montenegro | |
|---|---|
(2015) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Arlette Pinheiro Esteves Silva |
| Jaiotza | Rio de Janeiro, 1929ko urriaren 16a (96 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Fernando Torres (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Colégio Pedro II (en) |
| Hizkuntzak | portugesa brasildar portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
| Lateralitatea | eskuina |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
Arlette Pinheiro Monteiro Torres (Rio de Janeiro, 1929ko urriaren 16a ), Fernanda Montenegro izenez ezaguna, brasildar aktore eta idazlea da. "Brasilgo historiako emakume aktorerik handiena" deitzen diote askotan, zineman, antzerkian eta telebistan egindako lan zabalagatik.[1][2][3]
Nazioartean aintzatetsia, Fernanda izan zen Emakume aktore onenaren Nazioarteko Emmy-a irabazi zuen lehen brasildarra, Doce de Mãe telesailean (2013) egindako lanagatik. Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza irabazi zuen eta Urrezko Globorako eta aktore onenaren Oscar Sarirako izendapenak jaso zituen Central do Brasil (1998) filmeagatik.[4][5] 2013an Forbes aldizkariak Brasilen eragin handiena duen 15. ospetsua izendatu zuen.[6]
1999an herrialdeko ohore zibil gorena eman zioten, Merezimenduko Ordena Nazionaleko Gurutze Handia, "Brasilgo arte eszenikoetan egindako lan bikaina aitortzeko". Orduko presidente Fernando Henrique Cardosok eman zion. Molière Saria bost aldiz irabazteaz gain, hiru aldiz São Pauloko Estatuko Gobernadorearen Saria ere jaso zuen. [7] Rio 2016ko Olinpiar Jokoen Irekiera Ekitaldian, Fernandak Carlos Drummond de Andraderen "A flor e a náusea" poema irakurri zuen, Judi Denchek ingelesera bikoiztua. 2022ko martxoan aktoreak Brasilgo Letren Akademiako (ABL) 17. aulkiaren kargua hartu zuen, Affonso Arinos diplomatikoaren ordez.[8]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernanda Montenegro Rio de Janeiron jaio zen klase ertaineko familia batean. Jaiotzean Arlette Pinheiro Esteves da Silva izena eman zioten.[9][10] Bere aita Victorino Esteves da Silva arotza zen eta bere ama Carmen Nieddu, biak Rio de Janeirokoak eta Europako etorkinen seme-alabak.
Bere amaren aiton-amonak, Camilo Nieddu eta Maria Pinna, Sardiniatik etorritako etorkinak ziren, Minas Gerais-eko baserrietara lanera bidalitakoak. Bidaiatu zuten itsasontzian ezagutu ziren. Nekazaritza lanetan ez zuten luzaroan iraun, Rio de Janeirora bizitzera joatea aukeratu baitzuten, eta han jaio zen beren alaba Carmen. Aitaren aldetik, José Pinheiro da Silva eta Ana Albina Esteves portugaldarren biloba zen.[9]
1950ean hasi zuen bere ibilbidea, Alegres Canções nas Montanhas antzezlanean, Fernando Torres senarrarekin batera. [11] Rio de Janeiron sortu berri zen TV Tupik kontratatu zuen lehen emakumezko aktorea izan zen, 1951n. Bere izena, Arlette, ohikoegia zen aktore batentzat eta izen sendoagoa eta deigarriagoa aukeratzeko eskatu zioten eta, izena gustatzen zitzaionez, Fernanda aukeratu zuen.[12]
1954an bere lehen paper nagusia jokatu zuen A Muralha telesailean, TV Tupi katearen lehen telenobela izan zena.[13]
Bere bizitzan zehar, ehunka telesaio, antzezlan eta filmetan parte hartu du. Besteak beste, Ainda Estou Aqui pelikula sarituan.
1999an aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten lehen artista brasildarra izan zen, Central do Brasil filmean egin zuen lanagatik.[14] [15] [16] [17] Urtebete lehenago, pelikula horretan egindako lanagatik, Zilarrezko Hartza jaso zuen Berlingo jaialdian. [18] [19]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fernanda Montenegro, a dama do teatro brasileiro comemora 80 anos. canalteatro.com.br.
- ↑ «Maior atriz da dramaturgia nacional, Fernanda Montenegro vira imortal» noticiasdatv.
- ↑ «Fernanda Montenegro é a mulher mais admirada do Brasil» Terra.
- ↑ Latinos In The Oscars: Almost 60 Winners And Nominees Along The History Of The Academy Awards! [PHOTOS. ].
- ↑ History of Latino Academy Award Nominees & Winners. .
- ↑ Forbes. Forbes apresenta as celebridades mais influentes do Brasil. Exame.
- ↑ Fernanda Montenegro. .
- ↑ «Fernanda Montenegro conquista recorde no Guinness Book e se emociona | Pop & Arte» G1 2024-11-14.
- ↑ a b Fernanda Montenegro: biografia. Portal UOL.
- ↑ Dama do teatro, Fernanda Montenegro comemora 80 anos.. noticias.terra.com.br.
- ↑ Fernanda Montenegro para Grupo Magno de Teatro. .
- ↑ Elas fazem a diferença. .
- ↑ «Teledramaturgia de 1954» Tudo Sobre tv.
- ↑ Diego, Marcelo. (1999). "Não acredito ainda", diz Fernanda. Folha de S.Paulo.
- ↑ Fernanda Montenegro no Espelho. G1.
- ↑ Central do Brasil. .
- ↑ Fernanda Montenegro e Walter Salles desfrutam a felicidade, depois de Central do Brasil ser indicado aos Oscar de melhor atriz e melhor filme em língua estrangeira. ISTOÉ 17 de fevereiro de 1999.
- ↑ Labaki, Amir. (1998). "Central do Brasil" ganha 48º Festival de Berlim. Folha de S.Paulo.
- ↑ Fernanda Montenegro: uma diva entre estrelas. .