Fernando Amorebieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fernando Amorebieta
Fernando amorebieta.jpg
Bizitza
Jaiotza Cantaura Itzuli1985eko martxoaren 29a (33 urte)
Herrialdea  Venezuela
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Real Sporting de Gijón-
Flag of None.svg Club Olimpia-
Flag of None.svg [[Sporting de Gijón Itzuli]]-
Flag of None.svg West Bromwich Albion Football Club-
Flag of None.svg Baskonia Kirol Kluba2003-2004261
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic2004-2005351
Flag of Spain.svg Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2004-200440
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba2005-20131953
Flag of None.svg Euskal Herriko futbol selekzioa2007-
Flag of None.svg Venezuelako futbol selekzio nazionala2011-2015151
Flag of None.svg Fulham Football Club2013-2015302
Flag of None.svg Middlesbrough Football Club2015-201540
Flag of None.svg Middlesbrough Football Club2015-201613
 
Posizio edo espezialitatea alboko atzelaria
Kirol zenbakia 29
Pisua 85 kilogramo
Altuera 192 zentimetro

Fernando Amorebieta Mardaras (Cantaura, Anzoátegui, Venezuela, 1985eko martxoaren 29a) Euskal Herriko Futbolaria da. Defentsan jolasten du eta Fulham FC taldean aritzen da.

Amorebieta Cantauran (Venezuela) jaio zen, baina oso gazte izanda Iurretara itzuli zen, bere gurasoen jatorrizko herrira.

Internazionala da Espainiako selekzioaren behe mailekin eta defentsa zentral nahiz ezker hegalean joka dezake.

1995-96 denboraldian San Miguel eskolako (Iurreta) taldean jokatu zuen eta hortik aurrera Athletic-eko maila guztietan jokatu du.

Fernandok paper garrantzitsua izan zuen 2005/2006 denboraldian. Taldearen ezker hegaleko arazoak zirela eta bere betiko postua utzi eta horrela defentsaren erditik ezkerrera pasa zen. Posizio honetan, nahiz eta arazo batzuk izan, ongi bete zuen bere lana.

Askotan bultzada larregi izateagatik kritikatua izan da. 2005/2006 denboraldian 9 txartel hori eta gorri bat ikusi zituen 15 partidutan. Hala ere denborarekin lasaitzen ikasi du eta orain taldeko jokalaririk finenetarikoa dela erakutsi du eta etorkizun bikaina izango duela ematen du. 2006. urtean Venezuelako selekzioarekin jokatzeko aukera kontenplatu zuen, baina FIFAren reglamentuaren arabera ezin du "vinotinto"-arekin jolastu Espainiako selekzioaren behe mailekin jolastu izan duelako.

Euskal abertzaletasunarekin zerikusi handia du.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko Abenduak 27an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Besteak Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2003/04 26 1 - - - - - - - - 26 1
Denera 26 1 - - - - - - - - 26 1
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2004/05 24 1 - - - - - - - - 24 1
2.B 2005/06 11 0 - - - - - - - - 11 0
Denera 35 1 - - - - - - - - 35 1
Athletic
Euskal Herria
1. 2005/06 15 0 2 0 - - - - 2 0 19 0
1. 2006/07 27 0 1 0 - - - - - - 28 0
1. 2007/08 34 0 6 1 - - - - - - 40 1
1. 2008/09 29 0 7 0 - - - - - - 36 0
1. 2009/10 34 0 2 0 - - 11 0 0 0 47 0
1. 2010/11 17 0 0 0 - - - - - - 17 0
1. 2011/12 28 3 8 0 - - 14 0 - - 50 3
1. 2012/13 11 0 2 0 - - 4 0 - - 17 0
Denera 195 3 28 1 - - 29 0 2 0 254 4
Fulham
Ingalaterra
PL 2013/14 23 1 3 0 - - - - - - 26 1
CH 2014/15 7 1 1 0 - - - - - - 8 1
Denera 30 2 4 0 - - - - - - 34 2
Middlesbrough
Ingalaterra
CH 2014/15 5 1 - - - - - - - - 5 1
CH 2015/16 13 0 3 0 - - - - - - 16 0
Denera 18 1 3 0 - - - - - - 21 1
Fulham
Ingalaterra
CH 2015/16 14 0 - - - - - - - - 14 0
Denera 14 0 - - - - - - - - 14 0
Sporting
Espainia
1. 2016/17 27 0 0 0 - - - - - - 27 0
Denera 27 0 0 0 - - - - - - 27 0
Independiente
Argentina
1. 2017/18 11 0 1 0 3 0 6 0 2 0 23 0
Denera 11 0 1 0 3 0 6 0 2 0 23 0
Ibilbide osoan 366 8 36 1 3 0 35 0 4 0 434 9

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzioaren behe mailetan izan da internazionala eta Euskal Herriko Selekzioaren ere 3 partidu koofizialetan aritu izan da.

2006an, Amorebietak adierazi zuen Venezuelako selekzioarekin jokatzeko prest zegoela[1] Nolanahi ere, FIFAren legeari jarraituta, 21 urte bete aurretik aldatu beharko zuen afiliazioa, mutikotan Espainiarekin jokatuta. Arau hori 2009an aldatu zenez, jokalariaren eta Venezuelako Futbol Federazioaren arteko negoziazioak berriro hasi ziren.

Azkenean, 2011ko irailaren 2an, estreinako aldiz jokatu zuen Amorebietak Venezuelako selekzioarekin, Argentinaren kontrako lagunarteko partida.[2] Lehenengo horretan galdu arren, urriaren 11n, aurkari bera izanda, lehen partida ofiziala jokatu zuen Amorebietak Venezuelarekin, eta 1 eta 0ekoa sartu. Horrela, Venezuelak lehenengo aldiz irabazi zion Argentinari.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]