Fernando Buesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fernando Buesa
Eusko legebiltzarkidea

Bizitza
Jaiotza Bilbo1946ko maiatzaren  29a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz2000ko otsailaren  22a (53 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Euskadi Ta Askatasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Euskal Kristau Demokrazia

Fernando Buesa Blanco (Bilbo, 1946eko maiatzaren 29a - Gasteiz, 2000ko otsailaren 22a) ETAk hildako euskal herritar politikaria izan zen. Bere ibilbide politikoa Euskal Kristau Demokrazian hasi zuen, baina ondoren Euskadiko Alderdi Sozialistara pasa zen. 1983tik 1987ra Gasteizko udaleko zinegotzi izan zen, baita bere alderdiaren Antolakuntza Idazkari ere. Arabako Ahaldun Nagusi ere izan zen 1979tik 1983ra. 1990etik 1994ra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu izan zen, baita lehendakariorde ere Jose Antonio Ardanza lehendakari zen aldi horretan. Garai hartan istilu ugari izan zituen ikastolen eta euskararen aldeko higikundeekin. Euskal kutsuko sozialismoaren aurka agertu zen beti Buesa, eta Eusko Legebiltzarrean ere 1998ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten berriz ere eztabaida ugari izan zituen alderdi abertzaleetako ordezkariekin.

Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madril eta Bartzelonan eta hainbat kargu politiko izan zuten udal, probintzia eta erkidego mailan. ETAren mehatxupean zegoenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren babespean zegoen. 2000 urteko otsailean Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean oinez zebilela, ETAk bonba-auto bat lehertu zuen Buesa eta bere bizkarzaina (ertzain arabarra zena) hil zituen. Horregatik bere omenez, Saski Baskoniaren pabilioiak Fernando Buesa Arena izena hartu zuen ordura arteko Araba Arena izena ordezkatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Lehena
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Lehendakariordea

1991 - 1995
Ondorengoa
Azkena
Aurrekoa
Inaxio Oliveri
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua

1991 - 1995
Ondorengoa
Inaxio Oliveri
Aurrekoa
Juan Maria Ollora
Escudo de Álava.svg
Arabako Ahaldun Nagusia

1987 - 1991
Ondorengoa
Alberto Antsola


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]