Fernando Etxegarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fernando Etxegarai
Fernando-etxegarai-prentsaurrekoa-donostia.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1952 (64/65 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Artikulu hau preso ohi bilbotarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxegarai».

Fernando Etxegarai Gaztearena (Bilbo, Bizkaia, 1952 - ), Pinki gisa ere ezaguna, etakidea izatearen akusaziopean hogeita bat urte preso egondako plentziarra da.

Espainiako Poliziak 1987ko apirilaren 23an atxilotu zuen ETArekin harremanak zituelakoan. Etxegaraik Poliziaren eskuetan inkomunikaturik emandako egunetan torturak jasan zituela salatu zuen[1]. Ondoren, hogeita bat urte eman zituen Espainiako hainbat espetxetan: Alcala, Herrera de la Mancha, Ocaña 1, Valdemoro, Burgos, Jaen eta A Laman.

2008ko urtarrilean aske geratu zen Audientzia Nazionalaren aginduz. Bi hilabeteren buruan, baina, auzitegi berak Parot doktrinari jarraiki plentziarra atxilotzeko agindua eman zuen, 25 urtera arteko zigorra betetzeko, hau da, lau urte gehiago[2]. Etxegaraik, hala ere, bizitza normala eramatea erabaki zuen, bilatze eta atxilotze agindua izan arren, eta hainbat hedabideri elkarrizketak eskaini zizkien. Etxean zegoela, Espainiako Poliziak atxilotu zuen maiatzaren 6an[3].

2008ko maiatzaren 19an Etxegarai askatu zuten, epaileak plentziarrak aurkeztutako helegitea onartu ondoren[4]. Epailearen arabera, Zigor Kode berria jarraituz Etxegaraik 20 urteko espetxe zigorra bete behar zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]