Fernando Grande-Marlaska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fernando Grande-Marlaska
Fernando Grande-Marlaska 2018 (cropped).jpg
Espainiako Barne Ministro

2018-06-07 -
Juan Ignacio Zoido Itzuli
Bizitza
Izen osoa Fernando Grande-Marlaska Gómez
Jaiotza Bilbo1962ko uztailaren  26a (56 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak legelaria, epailea eta politikaria

Fernando Grande-Marlaska Gómez, (Bilbo, Bizkaia, 1962ko uztailaren 26a) epailea da. Zuzenbideko karrera ikasita, oposizioak gainditu zituen, eta epailetzat lehen lana Santoñako herrian izan zuen. 1999an Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epaile izendatu zuten.

2018tik Espainiako Barne Arazoetako ministroa da Pedro Sánchezen gobernuan.

Auzitegi Nazionaleko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko ekainaren amaiera arte Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile aritu zen, eszedentzian zegoen Baltasar Garzon ordezkatuz. Haren ordezko aritutako hilabeteetan, ETA, Arnaldo Otegi eta Forum Filatelicoren aurkako operazioak zuzendu zituen, besteak beste.[1]

Baltasar Garzon bere postura bueltatu zenez geroztik (2006ko uztailaren 1a), Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko sekzioaren barnean geratu zen. 2007an Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio epaitegia zuzentzen hasi zen, Teresa Palacios ordezkatuz.

Momentu horretan Turkian Yak-42 hegazkinak izandako istripuaren kasua hartzen du bere gain, non Afganistanetik bueltatzen ari ziren 62 militar espainol hil ziren. Hala ere lau hilabetetan kasua itxi egin zuen, Defentsa Ministeritza errugabe joz.[2] Biktimek errekurtsoa jarri zuten eta kasua berriz ireki behar izan zen.

2007ko abuztuaren 30ean “El Jueves” aldizkariko bi marrazkilariren aurkako ahozko epaiketa zabaldu zuen, koroari egindako irainengatik.[3] Garai honetan Grande-Marlaskak egindako hainbat instrukzio prozesuengatik Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 6 aldiz zigortu du Espainia, atxilotuen tortura salaketak kontuan ez izateagatik.[4]

2012ko otsailaren 23an Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko presidente izendatu zuten, Javier Gomez Bermúdez epailea ordezkatuz.[5] Hurrengo urteko azaroaren 29an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokal izendatu zuten, Alderdi Popularrak proposatuta.[6]

Barne Ministerioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Pedro Sanchezek Barne Arazoetako Ministro izendatu zuen.[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Grande-Marlaska salta de la órbita judicial del PP a ministro del Interior del gabinete Sánchez» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-06-07 .
  2. (Gaztelaniaz)  «El juez Fernando Grande-Marlaska da carpetazo al 'caso Yak-42'» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-06-07 .
  3. (Gaztelaniaz)  AGENCIAS (2007-08-30) «La Audiencia Nacional abre juicio oral contra 'El Jueves'» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-06-07 .
  4. a b   Berria.eus «Grande-Marlaska Barne ministro izango da; Zelaa, Hezkuntzakoa» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-06-07 .
  5. (Gaztelaniaz)  Marlaska sustituye a Bermúdez en la Audiencia . Noiz kontsultatua: 2018-06-07 .
  6. (Gaztelaniaz)  «BOE.es - Documento BOE-A-2013-12635» www.boe.es . Noiz kontsultatua: 2018-06-07 .