Fernando Henrique Cardoso
Fernando Henrique Cardoso (Rio de Janeiro, 1931ko ekainaren 18a) brasildar soziologo eta politikaria da, Brasilgo Errepublikako presidentea 1995-2003 bitartean. Lula da Silva izan zuen ondorengo.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateko irakasle izan zen 1950-60ko hamarkadetan. Garai hartan plazaratu zuen Enzo Falettorekin batera ezaguna egin zuen liburua: Dependencia y desarrollo en América Latina (1969, «Mendekotasuna eta garapena Latinoamerikan»). 1964ko estatu kolpearen ondorioz erbestean egon zen hiru urtez. Brasila itzuli eta 1970ean PMDBren (Brasilgo Demokraziaren Mugimenduaren Alderdia) aholkulari lanetan hasi zen. 1983tik 1992ra senatari izan zen, eta 1988an PSDBren (Brasilgo Alderdi Sozialdemokrata) sorreran parte hartu zuen. Ogasun ministro izan zen 1993-1994an, eta inflazioa arras jaistea lortu zuen. Horri esker lortu zuen garaipena 1994ko lehendakaritzako hauteskundeetan PTko (Lanaren Alderdia) Lula da Silvaren aurka. 1998ko hauteskundeetan berriro eskuratu zuen Brasilgo lehendakaritza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Henrique Cardoso |