Fernando Lázaro Carreter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Lázaro Carreter
Lazaro-carreter (1993).jpg
katedradun

Bizitza
JaiotzaZaragoza1923ko apirilaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2004ko martxoaren 4a (80 urte)
Heriotza modua: organo anitzeko disfuntzio-sindromea
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)Miguel García-Posada (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)José Manuel Blecua Teijeiro (en) Itzuli
Francisco Ynduráin Hernández
Dámaso Alonso
Eugenio Frutos (en) Itzuli
Ikaslea(k)Santiago de los Mozos
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, literatura-kritikaria, filologoa, erromanista eta katedraduna
Lantokia(k)Heidelberg
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen
Tolosako Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Sorbona
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Colegio Libre de Eméritos (en) Itzuli

Find a Grave: 8467110 Edit the value on Wikidata

Fernando Lázaro Carreter (Zaragoza, 1923ko apirilaren 13a - Madril, 2004ko martxoaren 4a) espainiar hizkuntzalaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izan zen. Irakasle laguntzaile eta irakasle bisitari izan zen Europa eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. 1972az geroztik, Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española, RAE) kide izan zen eta, 1991tik 1998ra bitartean, bi aldiz aukeratu zuten akademiako zuzendari. Kargu horretan jardun zen urteetan, aldaketa handia izan zuten Akademia barruko lanek, ikerketa lexikografikoak eta hiztegi berriak sortzeko datu-base informatikoen erabilera bultzatu baitzen, besteak beste.

Haren lanen artean, honakoak aipagarriak dira: Cómo se comenta un texto literario (1957, Nola egin literatura-testu baten kritika); Diccionario de términos filológicos (1963, Hitz filologikoen hiztegia); Estilo barroco y personalidad creadora (1966, Estilo barrokoa eta nortasun sortzailea); Lazarillo de Tormes en la Picaresca (1973, Tormesko itsumutila Pikareskan); Estudios de poética (1976, Poetika-ikerketak); Estudios de Lingüística (1980, Hizkuntzalaritza-ikerketak). 1997an El dardo en la palabra (Gezia hitzean) liburua argitaratu zuen, gaur egungo espainieraren erabileran aurkitzen diren aldrebeskeriei buruz hainbat egunkaritan idatzitako artikuluen bilduma, irakurleen artean arrakasta handia izan zuena. Espainian eta nazioartean sari ugari irabazi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]