Fernando Larrukert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Larrukert
Bizitza
JaiotzaIrun, 1934
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun2016ko urriaren 20a (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-muntatzailea, zinema zuzendaria, gidoilaria eta argazkilaria
IMDB: nm0488670 Edit the value on Wikidata

Fernando Maria Larrukert Agirre (Irun, Gipuzkoa, 1934 - ib., 2016ko urriaren 20a) zinema zuzendari, editore eta gidoigilea izan zen.

Nestor Basterretxearekin batera lan egin zuen Frontera Films Irun ekoiztetxean. Gaztetan, abesbatza musikan jardun zuen: Alaiki abesbatza (1950) sortu eta zuzendu zuen, eta Irundar Kamara Abesbatza (1959) ere bai. Irundar Kamara Abesbatzarekin, ibilbide arrakastatsua egin zuen; Larrukerten zuzendaritzapean, Lilleko (1962) Abesbatzen Munduko Bigarren Saria, Abesbatzen Zuzendaritzako Espainiako Lehenengo Saria (1963) eta Abesbatza Taldeen Espainiako Lehen Saria (1964) jaso zituzten. 1962an, Frantziako lehendakari Charles de Gaullek Frantziako Kultura Merituaren Urrezko Domina eman zion Larrukerti.

Hala ere, Euskal Herrian zinemagintzan nabarmendu zen batik bat.

1974an Everesterako Tximist Espedizioaren kide izan zen.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari lanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari laguntzaile lanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoigile lanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]