Fernando Manzaneque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Manzaneque
Bizitza
JaiotzaCampo de Criptana1934ko otsailaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlcázar de San Juan2004ko ekainaren 5a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Fernando Manzaneque Sánchez, (Campo de Criptana, 1934ko otsailaren 4a - Alcázar de San Juan, 2004ko ekainaren 5a), Manzaneque de la Mancha goitizenez ezaguna, txirrindulari espainiarra izan zen, 1954tik 1968ra profesionaletan aritu zena.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapakako lasterketetan nabarmendu zen, non mendiko etapetako ihesaldi luzeetan oso trebea zen. Erregulartasun handiko txirrindularia, Espainiako Vuelta 11 aldiz amaitu zuen, horietatik 6 aldiz lehen 10 sailkatuen artean. Frantziako Tourrean 8 aldiz hartu zuen parte.

Profesionaletan 40 garaipen lortu zituen. Aipagarrienak Frantziako Tourreko 3 etapa, Espainiako Vueltako bi etapa, Levanteko Itzulian lortutako bi garaipenak eta Midi Libreko sailkapen nagusia izan ziren.

Anaia gaztea Jesús ere txirrindulari profesionala izan zen.

Txirrindulari ibilbidea amaitu ostean, zenbait talde profesionaletako kirol zuzendaria izan zen. 1971n Lan Magistraturaren aurrean bere kontratua salatu zuen Werner txirrindulari taldearen aurka, bere soldata, kirol zuzendari bezala, ez ordaintzeagatik. 1979an Manzaneque-Tam Atun-CR txirrindulari taldea sortu zuen eta urte horretan, taldearen kirol zuzendaria ere izan zen. Hurrengo urteetan, taldeak izena aldatu zuen, Manzaneque-Alan 1980an eta Hueso-Manzaneque 1981ean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954

1955

1957

  • Totanako Sari Nagusia
  • Marokoko Itzuliko 2 etapa
  • Asturiasko Itzuliko etapa 1
  • Torrelavegako Sari Nagusiko etapa 1
  • Espainiako Hego-ekialdeko Itzuliko etapa 1

1958

1959

1960

1961

1962

1963

1964

1965

1967

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1954 1955 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968
Italiako Giroa - - - - - - - - - - - - - -
Frantziako Tourra - - - - 20. 14. 11. 6. - 12. 12. 28. - 10. -
Espainiako Itzulia - 57. - UT 3. 25. 6. 7. 8. 13. 6. 4. - 18. 21.
Munduko txapelketa MaillotMundial.PNG - - - - - UT 23. UT UT UT 8. 17. - -

-: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]