Fernando Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 24 urtarrila 2016
Fernando Mendizabal
Datu pertsonalak
Izen osoa Fernando Mendizabal Mujika
Jaio 1934ko abenduaren 15a
Euskal Herria Zaldibia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 2011ko martxoaren 23a
(76 urte)
Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Fernando Mendizabal Mujika (Zaldibia, Gipuzkoa, 1934ko abenduaren 15aDonostia, Gipuzkoa, 2011ko martxoaren 23a[1][2]) itzultzailea eta euskaltzain urgazlea izan zen. Fraide frantziskotarra ere izana zen; 1980 inguruan utzi zion fraide izateari.

Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera Jakin aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria.[3] Bere lanik aipagarrienak aipatutako Jakin aldizkarian nahiz Goiz-argi eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen. Bere itzulpen nagusiak hauek ditu: Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (Arantzazuko beste hainbat fraideekin batera, 1962) eta Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995), Hezkuntza eta Soziologia (Emile Durkheim, 1993).

Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean euskaltzain urgazle izendatu zuen. Erakundearen barnean, 1981ean Aditza batzordean lan egin zuen.

1974an Gramatika txikia euskeraz liburua argitaratu zuen.

Urte askotan UZEI elkartean lan egin du, eta elkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 28 lan azaltzen dira.[4]

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak