Fernando da Piedade Dias dos Santos
Fernando da Piedade Dias "Nandó" dos Santos (Luanda, Angola,1950eko martxoaren 5a – ibidem, 2025eko abenduaren 18a) angolar politikaria izan zen. Angolako lehen ministroa izan zen 2002tik 2010era.
Angolan jaio zen, baina gurasoak Sao Tome eta Principeko etorkinak zituen. José Eduardo dos Santosen lehengusua zen. 2009an Zuzenbidean lizentziatu zen Agostinho Neto Unibertsitatean.
1971n Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduan sartu zen eta Angolako Independentzia Gerran borrokatu. Herrialdearen independentziaren ondoren, ibilbide bat hasi zuen polizian, eta 1978an, dibisio-buru bihurtu zen. 1982tik 1985era, polizia nazionaleko komandante jenerala izan zen.
1981ean, barne ministeriora eraman zuten eta 1984an ministroorde eta informazio zerbitzuen zuzendari izendatu zuten. 1986an, MPLA alderdiko biltzarreko kide izendatu zuten eta armadako koronel mailara igo zen. 1987an, herri-batzarreko kide hautatu zuten.
Barne ministroa izan zen 1999tik 2002ra, eta lehen ministroa 2002tik 2008ra. 2010etik 2012ra, herrialdeko presidenteordea izan zen, eta 2012tik 2022ra, batzar nazionaleko presidentea.