Ferrocarriles y Transportes Suburbanos
| Ferrocarriles y Transportes Suburbanos | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | trenbide konpainia |
| Jarduera sektorea | trenbideko garraioa |
| Herrialdea | Espainia |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | sozietate anonimoa |
| Historia | |
| Sorrera | 1947ko ekainaren 20a |
| Desagerpena | 1983ko abenduaren 3a |
Compañía de los Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao, S. A.[1] (FTS) bizkaitar garraio enpresa izan zen. 1947an sortu zuten, hainbat tren-konpainiaren bat-egite gisa, eta Bilbo Handiko aldiriko hainbat tren-linea ustiatu zituen. FEVEk 1972an hartu zuen bere gain bere lana, eta 1982an Euskotren enpresa berriak ordezkatu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FTS 1947an sortu zuten, bi trenbide independente eta beste konpainia batek ustiatzen zituen bi burdinbide elkartuta:[2]
- Lutxana–Mungia trenbidea, enpresa independentea.
- Bilbo–Lezama trenbidea, enpresa independentea.
- Bilbo–Areeta–Plentzia trenbidea eta Matiko–Azbarren adarra, Bilbo–Santander Trenbide Konpainiak ustiatzen zuena.
Trenbideez gain, FTSk tranbia eta autobus lineak ere ustiatzen zituen. Bilbo-Plentzia linea 1920ko hamarkadatik zegoen elektrifikatuta, eta konpainia berria sortu eta gutxira gainerako linea ez-elektrifikatuak ere elektrifikatu zituen.[3]
Gurpildun materiala 1950eko hamarkadatik aurrera berritu zuten, baina 1960ko hamarkadarako enpresak zailtasun ekonomikoak zituen. Krisiak eragindakoak baino gehiago, Espainiako gobernuak ezarritako tarifa baxuek eragindakoak ziren, ez baitzuen enpresa diruz laguntzen. 1969an, luizi baten ondorioz, Matiko–Azbarren burdinbidea itxi behar izan zuten, eta helmuga-geltokia Bilboko erdigunetik atera. 1975ean, aireportuko pistaren luzapenaren ondorioz, Lutxana-Mungia burdinbidearen zati handiena ere itxi egin behar izan zuten.[4] 1977ko abenduaren 30ean, FEVEk bere gain hartu zituen trenbide-sarearen operazioak.[5]
1977an operazioak eten arren, konpainia ez zuten berehala desegin. 1983ko maiatzean, aurre egin beharreko zailtasun guztiak konpondu ondoren, administrazio-kontseiluak enpresa desegitea proposatu zuen, urte hartako abenduan gertatu zena.[6]
Gurpildun materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bat-egitearen ondoren, enpresa berriak aurrekoen gurpildun materiala jarauntsi zuen. Bilbo–Lezama eta Lutxana-Mungia trenbideetatik jasotako lurrun tren-makinak erretiratu egin zituen bat egin eta gutxira, 1950. urterako FTS sare osoa elektrifikatuta baitzegoen.
| Klasea | Irudia | Mota | Zerbitzuan | Zbk. | Oharra(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| MAB 1–12 (Carde y Escoriaza) | Automotor | 1927–2011 | 12 | Bilbo-Plentzia linearen elektrifikazioaren garaian erositako hamabi automotorreko serie bat. Serieko azken trenetako bat 1986an erretiratu zuten bidaiarien zerbitzutik, eta maniobra-zerbitzuetarako erabili zuten 1995era arte.[7] Unitate bat Metro Bilbaok operatu zuen bidaiarentzako 2011n txatarrerako utzi zuten arte.[8] | |
| MAB 13–15 (Carde y Escoriaza) | Automotor | 1930–2012 | 3 | Hiru tren salgaien garraiorako, 1930ean eraikiak eta MD 1–3 zenbakidunak. 1950eko hamarkadan birmoldatu egin zituzten, eta bidaiarientzako tren bihurtu, metalezko bagoien gorputz berriekin.[9] Azkena 1995ean erretiratu zeutn bidaiarien zerbitzutik, eta maniobra-zerbitzutarako erabili zuten 2012ra arte.[10] | |
| MB 100 series | EMU | 1965–1998 | 8 | EMU horiek 1965 eta 1975 artean eraiki zituzten.[11] 1988 eta 1991 artean berritu zituzten, eta Euskotrenen 3.100 serie bihurtu ziren. 1998an zerbitzutik kendu zituzten.[12] | |
| MD 1–3 (Alstom) | Automotor | 1949–1970eko h. | 3 | Zazpi tren eraiki zituen 1930ean Alstomek Tolosa Okzitania-Castres trenbiderako, 1939an itxi zena. Horietako lau Ferrocarriles Vascongadosek erosi zituen, eta gainerako hirurak Ferrocarriles y Transportes Suburbanosek.[13] FTSra iritsi ondoren, jatorrizko MD trenen zurezko gorputzeko bagoiekin birmoldatu zituzten, eta, ondoren, haien zenbaketaz arduratu ziren. Alsthomen trenak Bilbo eta Plentzia arteko merkantzia-zerbitzuetarako erabili zituzten 1970eko hamarkadara arte.[14] | |
| TU series | EMU | 1954–2011 | 10 | Bi autoko hamar EMUko serie bat (hirugarren auto bat gehitu zuten gero). 1990eko hamarkadaren hasieran erretiratuta, horietako bat Sopelako Bilboko metroaren biltegian egon zen 2011ra arte, txatarrerako utzi zuten arte. [15][8] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «por el que se autoriza la resolución de la concesión, con abandono de la explotación y levante de la línea Las Arenas-Canteras de Neguri, de la que es concesionaria la «Compañía de los Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao, S. A.», de acuerdo con lo establecido en el artículo 45 de la Ley de 21 de abril de 1949.» BOE 215: 12722. 1996-9-5.
- ↑ Olaizola, 28 orr. .
- ↑ Olaizola, 36 orr. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hoy» La Gaceta del Norte: 2. 1975-5-11.
- ↑ Olaizola, 37 orr. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Peris Torner, Juan. (2012-5-9). «Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTSB)» Spanish Railway.
- ↑ Olaizola, 119 orr. .
- 1 2 (Gaztelaniaz) Iturralde, Mikel. (2011/11/29). Metro Bilbao se desprende como chatarra de unidades históricas de los antiguos ferrocarriles bilbaínos. .
- ↑ Olaizola, 86-87 orr. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskotren restaura un automotor de 1928 para el Museo Vasco del Ferrocarril en Azpeitia» Irekia (Eusko Jaurlaritza) 2016-8-14.
- ↑ Olaizola, 97-100 orr. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Suero, Estela. (2001/06/27). «Adiós a los trenes multicolores» El País.
- ↑ Olaizola, Juanjo. (2001). Bilbo eta Donostia arteko trenaren material motorea / Material motor del ferrocarril de Bilbao a San Sebastián. Bilbo: Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos , S.A., 117–118 or. ISBN 84-920629-3-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. (2015/08/21). «Los automotores Asthom de Suburbanos de Bilbao y los Ferrocarriles Vascongados» Historias del tren.
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. (2013/03/18). «Las unidades de tren y los automotores Naval de vía métrica (I)» Historias del tren.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salmerón i Bosch, Carles; Olaizola Elordi, Juanjo. (1990). Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos: Historia eta teknika - Historia y técnica. Bartzelona: Terminus ISBN 84-404-8322-8..