Suaren Gaua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feuernacht» orritik birbideratua)
Suaren Gaua
Motaatentatu
Denbora-tarte1961eko ekainaren 11 - 1961eko ekainaren 12a
KokalekuBolzano
Selva Dei Molini/Muehlwald (en) Itzuli
HerrialdeaItalia
Partehartzaile kopuru91
Helburuindustry in Italy (en) Itzuli
KausaQ1168225 Itzuli
Hego Tirolgo nazionalismo
Italianization (en) Itzuli
Pertsona hilak1
ErantzuleBefreiungsausschuss Südtirol

Suaren Gaua (alemanez: Feuernacht; italieraz: Notte di Fuocchi) 1961eko ekainaren 11 eta 12aren arteko gauean Befreiungsausschuss Südtirol erakunde independentistak Hego Tirolen burutu zuen atentatuen multzoa izan zen. Erakunde horrek goi tentsioko 37 dorre suntsitu zituen gau hartan [1]

Ekintza mugarri garrantzitsu bat izan zen bertako borroka armatuaren historian. Egileek Hego Tiroleko afera nazioarteko agendan sartzea bilatu zuten. Haatik, Italiako Gobernuaren erantzuna azkarra eta irmoa izan zen: armada Hego Tirolera bidali zuen eta erakunde independentistaren ustezko 91 kide atxilotu.

1964an Milango auzitegi batek horietako 22 espetxera bidali zituen, 46 askatu eta beste 23 iheslaritzat jo zituen. Zigorrak handiak izan ziren, 15 urte baino gehiagoko espetxealdia erakundearen kide askorentzat.

Testuinguru politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Tirol hizkuntza eta kultura alemaneko lurraldea da, Tirol austriar eskualdearen zati historikoa. Italiak Lehen Mundu Gerraren amaieran (1918an) anexionatu zuen. Anexionatu ondoren italiar jendearen inmigrazioa azkartu zen, eta kolono berriek lehenengo gune italieradunak sortu zituzten.

Benito Mussolini diktadoreak agintea eskuratu zuenean Hego Tiroleko italiazartze prozesua indartu zen, eskoletan alemanierazko hezkuntza debekatuz, toponimia aldatuz eta populazio-mugimenduak erabiliz (kolonoen bidez) lurraldeak bere jatorrizko hizkuntza eta kultura gal zezan [2].

Bigarren Mundu Gerraren ostean Italiako errepublika berriak jarreraz aldatu eta nolabaiteko autonomia eman zion eskualdeari. Halere, bertako populazioaren zati handi batek Austriara itzuli nahi zuen, edo Italiatik askoz autonomia gehiago lortu. 1957tik aurrera, talde militante txikiak prest zeuden beren helburuak lortzeko indarra erabiltzen. Suaren gaua, 1960ko hamarkadan zehar eginiko eraso batzuen abiapuntua izan zen, Hego Tiroleko Askapenerako Batzordea (Befreiungsausschuss Südtirol) izeneko talde batek planifikatu eta burutu zituenak.

Borroka armatuaren hautua ez zen tiroldar abertzale guztien gustukoa. Südtiroler Volkspartei (tokiko alderdirik handiena), tokiko elizbarruti katolikoak eta alemaniar hizkuntzako prentsa garrantzitsuenak, Dolomiten tokiko egunkariak esaterako, bonben erabilera ere gaitzetsi zuten hasieratik, nahiz eta italiar errepresioaren aurka gogor jo ere [3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zubiria, Pello: https://www.argia.eus/astekaria/docs/2238/pdf/48-49.pdf Hego Tiroleko abertzaleen arbolak eta intxaurrak ARGIA (2010-07-11)
  2. Hego Tirol: Bozengo alkatearen aurreko protesta www.naziogintza.eus
  3. Rolf Steininger, South Tyrol - a minority conflict of the Twentieth Century, New Brunswick, NJ, Transaction Publishers, 2003, 87 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]