Fiddler on the Roof (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fiddler on the Roof
Datuak
Jatorrizko izenburua Fiddler on the Roof
Izenburua euskaraz Biolinjolea Teilatuan
Urtea 1971
Estreinaldia 1971ko azaroaren 3a
Generoa musikala
Herrialdea  AEB
Iraupena 179 minutu
Aurrekontua 9 milioi dolar
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
Norman Jewison
Ekoizleak
Norman Jewison
krediturik gabe:
Walter Mirisch
Gidoilariak
Joseph Stein
Sholem Aleichem idazlearen Tevye and His Daughters eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Chaim Topol
Norma Crane
Leonard Frey
Molly Picon
Paul Mann
Musikagileak
John Williams
Jerry Bock
Argazkilariak
Oswald Morris
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
hebreera
errusiera

Fiddler on the Roof (euskaraz Biolinjolea Teilatuan) 1971ko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. 1964ko Broadwayko Fiddler on the Roof musikalean oinarritua dago, hau era berean, Sholem Aleichem idazlearen Tevye and His Daughters eleberrian oinarrituta zegoelarik. Bertan, Chaim Topol, Norma Crane, Leonard Frey, Molly Picon eta Paul Mann aktoreek antzeztu zuten.

Filmak hiru Oscar Sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria. Hiru Urrezko Globo ere irabazi zituen.

Filma honetako If I Were a Rich Man ("Aberatsa Banintzateke") abestia mundu osoan oso ezaguna egin zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905. urtea Ukraina. Tevy esne-saltzailea (Chaim Topol) juduak eta ortodoxoak elkarrekin bizi diren Anatevka herrixkan bizi da. Tevy pozik bizi da, emaztea eta bost alaba ezkongairekin batera. Arratsalde batez, esne banaketan dabilela Perchick gaztea ezagutuko du (Paul Michael Glaser), ideia iraultzaileak dituen Kiev hiriko ikaslea. Biak adiskide egin eta Tevyk bere alabetako bati heziketa ematearen truk etxean ostatu eta jana eskeiniko dizkio. Aldi beran, Lazar Wolf (Paul Mann), harakin zakarra alargundu berri da eta Teyveri alaba zaharrena bere emaztegai izan dadin eskatuko dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Chaim Topol Tevye
Norma Crane Golde
Leonard Frey Motel Kamzoil
Molly Picon Yente
Paul Mann Lazar Wolf
Rosalind Harris Tzeitel
Michele Marsh Hodel
Neva Small Chava
Paul Michael Glaser Perchik
Ray Lovelock Fyedka
Elaine Edwards Shprintze
Candy Bonstein Bielke
Shimen Ruskin Mordcha
Zvee Scooler Errabinoa
Louis Zorich Constable
Dave Peralta Sasha

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]