Fidel izan beharraz
| Fidel izan beharraz | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Oscar Wilde |
| Estreinaldi-data | 1895eko otsailaren 14a |
| Izenburua | The Importance of Being Earnest |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | komedia |
| Hizkuntza | ingelesa |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Fidel izan beharraz, ingelesez: The Importance of Being Earnest, a Trivial Comedy for Serious People, euskaraz: «Ernesto deitzearen garrantzia, jende serioarentzako komedia hutsala»), 1895ean Oscar Wilde anglo-irlandarrak idatzitako antzezlan bat da. Viktoriar Aroko gizartearen ohituren eta zorroztasunari buruzko komedia bat da, garaiko arauen hipokresia ere adierazten da, itxurakeria eta bizimodu bikoitzak ugari direlarik. Ernesto deitzearen garrantzia antzezlana norberak bere erara bizitzeko askatasunaren aldeko alegatua da, kontzientzaren ongizatearen alde, denok garen bezalakoak izatearen alde.
2000. urtean Antton Olanok euskaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoiztasunean sakontzen da: Ongiaren gizartearen ezkutuko alderik gabe ez dago Bizirik. Bizitza perfektua Ernesto eta Jack batera lirateke. Gaur egungo gizarte burgesak, adibidez, Ameriketako Estatu Batuek, Jack izatera derrigortzen gaitu (formalak era behar den bezalakoak izatea, gizarteak nahi duen bezalakoak) baina biziraun ahal izateko Ernesto deitzea, alegia, bigarren bizimodu bat izatea (lehenengo bizimoduarekin bat egina), honetan gura alde iluna azaleratuko litzateke, desioaren indar terrenala, transgresioa, eros delakoa, materiaren bihotz sakona.
Jack izan behar dugu, dio Wildek, baina Ernesto deitu gabe, berak hau ongi zekien, errepresioa edo biziraupena, besterik ez dago.