Fidela Bernat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fidela Bernat
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFidela Bernat Aracués
JaiotzaUztarroze1898ko apirilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaIruñea1991ko otsailaren 23a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak

Fidela Bernat Aracués (Uztarroze, Nafarroa Garaia, 1898ko apirilaren 24a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona izan zen.[1] Bernat hiltzearekin batera —92 urte zituelarik—, erronkariera ere hil zela jotzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude —audio grabazio batzuk, transkripzio eta guzti, eta zenbait bideo—, emakume hari egindako elkarrizketak jasota dauzkatenak. Dokumentu horiek biltzen jardun ziren Koldo Artola (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta haren lankide Fermin Leizaola.

Urte askoan Iruñean bizi izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ko ekainaren 23an Pedro Ederra Lorearekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten eta 1988an alargundu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marko, Belen. (1991-02-13). «Fidela Bernat: tenpra aixtoak eraman duen Uztarrozeko euskalduna. Erronkarieraz mintzatzen zekien hondarreko "uskalduna" zen beharbada,» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]