Edukira joan

Fierabras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fierabras, 1497ko irarlan batean

Fierabras (frantsesez: fier à bras, "beso ikaragarria") fikziozko pertsonaia da, Erdi Aroko zenbait gesta kantatan agertzen dena. Indar handiko zaldun sarrazenoa da (erraldoia bertsio batzuetan), ezpatari trebea, Errolanekin eta Karlomagnoren hamabi paladinekin maiz liskarturik dagoena, Olivierrekin bereziki.[1] Kontakizun batzuetan kristautu egiten da, eta Karlomagnoren alde borrokatzen. Besteak beste, Cervantes, Calderón de la Barca eta Franz Schubert inspiratu zituen.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Guitard, Eugène-Humbert. Le baume de Fierabras. Revue d'Histoire de la Pharmacie, 1952, 308-309 orrialdeak, persee.fr (kontsulta data: 2024-9-23).
  2. Mantible: el puente de los misterios. arabarerrioxa.eu (kontsulta data: 2024-9-23).
  3. Fierrabrás. kareol.es (kontsulta data: 2024-9-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]