Inbentarioaren balorazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fifo» orritik birbideratua)
Izakinek inbentario zorrotza behar dute, artikuluen kopurua eta balioa une oro zenbatekoa den jakiteko.

Kontabilitatean, inbentarioa[1] edo inbentarioaren balorazioa enpresa batek dauzkan ondasunen zerrenda osatu eta baloratzeari deritzo. Maiz, izakinak izeneko ondasunen balorazioari deritzo, hauek baitira denboran zehar gorabehera gehien dituzten ondasunak eta beraz, kontrol zorrotzagoa behar dutenak. Esanahia zabalduz, inbentarioa izakinen multzoari ere deritzo.

Izakinen inbentario-metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izakinak prezio ezberdinetan sartzen dira biltegira. Ateratzean, zer preziotan atera behar diren erabaki behar da.Horretarako metodo zenbait dago.

FIFO metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFO metodoan, ingelesez first in first out (euskaraz sartu den lehena, irteten lehena), izakinak baloratzerakoan, lehendabizi sartzen diren izakinak, lehendabizi eta hasierako prezioan irteten direnak izango dira. Geratzen diren izakinak berrienak izango dira, hau da, azken prezioetakoak.

LIFO metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LIFO metodoan, ingelesez last in first out (euskaraz sartu den azkena, irteten lehena), azkenik sartzen diren izakinak, lehendabizi eta bere prezioan irteten direnak izango dira. Geratzen diren izakinak hasierakoak izango dira, prezio zaharretan.

Batezbesteko prezio haztatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batezbesteko prezio haztatuan, izakin guztien batezbesteko prezioa kalkulatu eta batezbesteko prezio horretan ateratzen dira izakinak. Batezbesteko aritmetiko haztatua erabiltzen da:



Metodo honetan aldaera zenbait daude:

  • batezbesteko prezio jarraituan, hasierako inbentarioa barne, ordura arteko izakin-sarrera guztien batezbesteko prezioa kalkulatzen da;
  • batezbesteko prezio sinplean, kontabilitate-ekitaldi osoko izakin sarrera guztien batezbesteko prezioa kalkulatzen da, hasierako inbentarioa barne; irteeren prezioen kalkulua egiteko, ordea, kontabilitate-ekitaldia amaitu arte itxaron behar da;
  • sarreren batezbesteko prezioan, modu jarraituan edo sinplean, sarreren batezbesteko prezioa kalkulatzen da, hasierako inbentarioa baztertuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]