Filetero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filetero

agintari

K.a. 282 - K.a. 263
Bizitza
JaiotzaPaflagonia, K.a. 340(e)ko hamarkada
HerrialdeaPergamo
HeriotzaPergamo, K.a. 263 (67/77 urte)
Familia
AmaBoa
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAtalidar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Filetero (antzinako grezieraz: ΦιλέταιροςPhiletairos; c.K.a. 343-K.a. 263), Pergamoko atalidar dinastiaren sortzailea izan zen, Anatolian.

Tieumen jaio zen, Itsaso Beltzeko anatoliar kostaldeko herrixka bat, mendebaldean Bitinia eta, ekialdean Paflagonia zituena. Bere aita, Atalo izan zen, beharbada Mazedoniatik etorria, eta bere ama, Boa, Paflagoniako emakume bat.

Alexandro Handia K.a. 323an hil ondoren, Filetero, boterea lortzeko borroketan murgildua geratu zen, Diadokoen gerrak bezala ezagutzen direnak, Alexandroren tokiko jeneralen artean: Antigono Monoftalmos Frigian, Lisimako Traziakoa Trazian eta Seleuko I.a Nikator Babilonian, beste batzuen artean. Filetero, hasiera batean, Antigonoren agindupean egon zen, baina, ondoren, Lisimakoren alderdira pasa zen, nork, Antigono Ipsoko guduan hil ondoren, Filetero, Pergamoko gobernari izendatu zuen, non, Lisimakok, 9.000 talentuko altxor bat gordetzen zuen.

Fileterok, Lisimakoren subirautza, K.a. 282ra arte onartu zuen, beharbada Arsinoe II.a Egiptokoa, Lisimakoren hirugarren emaztea zenaren gorteko azpijokoen emaitza bezala gertatu ziren gatazken ondorioz, Fileterok Lisimako utzi zuenean, eta, Pergamoko gotorleku garrantzitsuarekin eta bertako altxorrarekin batera, bere burua Seleukori eskainiz. Azken honek, Lisimako garaitu eta hil zuen Corupediumeko guduan, K.a. 281ean, baina, Seleuko bera, Ptolomeo Zeraunok hil zuen, Arsinoeren nebaordea zena, Lisimaquian, Trazian, hilabete batzuk beranduago.

Filetero, teorikoki, seleukotar inperioaren mende zegoen arren, batez zere Seleuko hil ondoren, autonomia handia izan zuen, eta, bere aberastasun ugariei esker, bere eragina, Pergamotik haratago hedatu ahal izan zuen. Fileterori buruzko berri ugari daude ondoko hiri eta tenpluren ongile bezala, Delfos eta Delosekoak bezala. Tropa, diru eta elikagaiekin ere lagundu zuen Ziziko hiria, galaziar inbaditzaileen aurkako defentsan. Guzti honi esker, Fileterok, berarentzako eta bere familiarentzako ospe handia lortu zuen.

Bere ia berrogei urteko erregealdian zehar, Pergamoko akropolian, Demeter eta Atena (Pergamoko jainkosa babeslea) jainkosen tenpluak eraiki zituen, baita hiriko lehen jauregia ere, eta neurri handi batean hobetu zituen gotorlekuak.

Filetero, eunukoa zen, eta, beraz, ez zen sekula ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan. Bere iloba Eumenes I.a (bere anaiaren semea, hau ere Eumenes deitua) adoptatu zuen, bere oinordekoa izan zena K.a. 263an Filetero hil zenean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filetero Aldatu lotura Wikidatan