Edukira joan

Filioque eztabaida

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filioque eztabaida, 381. urteko Konstantinoplako I. Kontzilioan, Nizeako kredoaren latinezko bertsioan teologia kristauak txertatutako klausula da. Ez dago jatorrizko testu grekoan, non Espiritu Santua Aitarengandik datorrela irakurtzen baita. Baina Filioque txertatzerakoan, esaldiaren zentzua ere aldatzen da, eta Semearengandik ere badatorrela adierazten da.

«

Καὶ εἰς τὸ Πνεῦμα τὸ Ἅγιον, τὸ κύριον, τὸ ζωοποιόν, τὸ ἐκ τοῦ Πατρὸς ἐκπορευόμενον[1]

Espiritu Santua, Jaun eta bizi-emaile, Aitarengandik dena

Et in Spiritum Sanctum, Dominum et vivific antem, qui ex Patre Filioque procedit

Espiritu Santua, Jaun eta bizi-emaile, Aitagandik eta Semearengandik dena

»


Leon I. aita santuak Elizaren dogma gisa aldarrikatu zuen 447. urtean, antzinako tradizio latindar eta alexandriar baten gainean[2], San Epifanio Salaminakoa, San Zirilo Alexandriakoa eta San Agustin jarraituz[3]. Irizten da Filioque klausula Nizeako kredoaren latinezko bertsioan sartu zela 589 urteko Toledoko III. Kontzilioan, eta berez[4] hedatu zela frankoen artean. Frankoen eta Bizantziarren arteko lehia politiko eta kultural handiak Filioque eztabaidetarako funtsa eman zuen VIII. eta IX. mendeetan[5]. Formula hori gutxinaka onartuz joan zen liturgia latindarraren Kredoan (VIII. eta XI. mendeen artean)[2]. Kredoarekin lotutako tradizio liturgikoak IX. mendearen lehen urteetan Jerusalemen jarri ziren harremanetan. Mendebaldeko monjeak Filioque erantsia zuen Kredo latinoa erabiltzean, ekialdeko anaiek salatu egin zituzten[5].

IX. mendean Leon III.a aita santuak Espiritu Santuaren jatorria Aitarengandik eta Semearengandik zenaren formula ezabatzearen alde egin zuenean Akisgrango Kontzilioan (809) Karlomagno klausula sartzearen aldeko atera zen[6].

Dogma horren aurka monopatrismoaren teoria sortu zen, Foziok, Konstantinoplako patriarkak, IX. mendean azaldutakoa. Foziok zioen «aitarengandik datorrena» (τὸ ἐκ τοῦ Πατρὸς ἐκτορευόμενον) esaldia Nizeako kredoarena izan behar zela, eta «aitarengandik bakarrik datorrena» (τὸ ἐκ μόνου τοῦ Πατρὸς ἐκπορευόμενον) izan behar duela[7][8]. Doktrina hau izan zen Fozioren zisma laburrera eraman zuen arrazoietako bat, 1054ko Zisma Nagusiaren aurrekaria izango zena.

Eztabaidaren historiako etapa berri bat XI. mendearen hasieran lortu zen. 1014an, Erroman, kredoaren kantua hartu zen, Filioque barne, lehen aldiz mezetan[9].

Bi doktrinen aldekoen arteko desberdintasunak oztopo dira oraindik eliza katolikoa eta ortodoxoa biltzeko ahaleginetan[2][5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Grezieraz) Jonkers, Engbert J.. (1974). Acta et symbola conciliorum quae saeculo quarto habita sunt. BRILL ISBN 978-90-04-04158-5. (kontsulta data: 2022-01-26).
  2. a b c «Catecismo de la Iglesia Católica, Primera parte, Segunda Sección, capítulo primero, artículo primero, párrafo segundo, 232-267» www.vatican.va (kontsulta data: 2022-02-02).
  3. «Apéndice El “filioque”» ACI Prensa (kontsulta data: 2022-02-02).
  4. (Ingelesez) Jr, Eugene F. Rogers. (2009-05-11). The Holy Spirit: Classic and Contemporary Readings. John Wiley & Sons ISBN 978-1-4051-3623-5. (kontsulta data: 2022-01-26).
  5. a b c «El Filioque: ¿Un tema que divide a la Iglesia?: Declaración de acuerdo | USCCB» www.usccb.org (kontsulta data: 2022-02-02).
  6. Salaberri Muñoa, Patxi (2009), Kalendrera, edo ortodoxia erreformistarekiko talka, Fontes Linguae Vasconum (FLV), 111, 281-321 or.
  7. (Ingelesez) Manoussakis, John Panteleimon. (2015-02-05). For the Unity of All: Contributions to the Theological Dialogue between East and West. Wipf and Stock Publishers ISBN 978-1-4982-0042-4. (kontsulta data: 2022-01-26).
  8. (Italieraz) La Civiltà cattolica. Civiltà Cattolica 1996 (kontsulta data: 2022-01-26).
  9. (Gaztelaniaz) FILIOQUE – Diccionario Enciclopédico de Biblia y Teología. (kontsulta data: 2022-01-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]