Filipe Borboi eta Greziakoa (Madril, 1968ko urtarrilaren 30a), Espainiako erregea da, Joan Karlos I.a Espainiakoaren eta Sofia Greziakoaren semea. Filipe VI.a errege izena du.[1] Konstituzioaren arabera, Espainiako errege denez, estatuburu kargua ere badu, bai eta Indar Armatuetako komandante gorenarena ere.
1968an, bataiatzean, Felipe Juan Pablo Alfonso de Todos los Santos de Borbón y Grecia izena ezarri zioten. Espainiako Armadan karrera egin ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan zuzenbidea ikasi zuen. 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non belaren soling klasean 6.a izan eta diploma bat lortu zuen. 2004ko maiatzaren 22an Letizia Ortiz Rocasolano ezkondu zuen. Bi alaba izan dituzte; nagusiena, Leonor printzesa, Filiperen ondorengoa izango da tronuan.
2014ko ekainaren 19an bere aita Joan Karlos I.a ordezkatu zuen Espainiako Errege gisa, Joan Karloseko abdikatu ostean.