Filipe IV.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipe IV.a Espainiakoa
Philip IV of Spain.jpg
Espainiako monarka

1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a
Filipe III.a Espainiakoa - Karlos II.a Espainiakoa
Portugalgo monarka


Filipinetako gobernadore nagusia


Grand Master of the Order of the Tower and Sword Itzuli

Bizitza
Jaiotza Valladolid1605eko apirilaren 8a
Herrialdea  Portugal
 Espainia
Heriotza Madril1665eko irailaren 17a (60 urte)
Hobiratze lekua El Escorial monasterioaren errege kripta
Familia
Aita Filipe III.a Espainiakoa
Ama Margarita Austriakoa
Ezkontidea(k) Elisabet Borboikoa  (1615eko azaroaren 25a -
Mariana Austriakoa  (1649ko urriaren 7a -
Bikotea(k) María Calderón Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua House of Habsburg in Spain Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak monarka
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Firma del Rey Felipe IV de España.svg

Filipe IV.a Espainiakoa Handia[1] edo Filipe III. Portugalgoa (Valladolid, 1605eko apirilaren 8a - Madril, 1665eko irailaren 17), ezizenez Errege-planeta, 1621-1665 bitartean Espainiako erregea eta 1621-1640 bitartean Portugalgo erregea (Filipe III.a Portugalgoa) izan zen. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldia Habsburgo leinuko luzeena izan zen eta Espainiako historiako bigarrena, Filipe V.arena eta gero.

Filipe IV.aren garaian, Europa protestantearen eta Frantzia katolikoaren aurkako guda etengabeak Espainiaren beheraldia ekarri zuen, eta betiko bukatu zen Espainiak Europan zuen nagusitasuna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe III.a Espainiakoaren eta Margarita Austriakoaren semea zen. 1621ean, 15 urte zituela, aita hil eta Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen[2].

Aginpidea bere begikoen eskuetan utzi zuen, Olivares konde-dukearengan bereziki. Hau Espainiak Europan zuen nagusigoa mantentzen saiatu zen. Garai hartan gerra ugari izan ziren: Frantzian, Valtellinako arazoa zela medio, eta Italiako Alpeetan; Flandesko gerrak ere segitzen zuen; Spinolak Breda hartu zuen; Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, Nordlingengo garaipenarekin (1634) eta Rocroiko porrotarekin (1643).

1643an, Olivares kargutik kendu ondoren, erregeak berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizuna Luis Mendez de Haro Olivaresen iloba eta Medina de las Torresko dukearen laguntzaz. 1659an Frantziaren aurkako gerra amaitu zen, Faisaien uhartean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenarekin.

Barne politikan, berriz, Bizkaian (Gatzaren matxinada, 1631-1634), Katalunian eta Portugalen matxinadak gertatu ziren, eta Portugalek askatasun osoa lortu zuen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe IV.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan