Filipika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filipika, hizkuntza testuinguruan, hitzaldi sutsua da, kondenatzailea, edo diatriba, aurkari politiko jakin bat kondenatzen duena.

Adierazpenaren jatorria Demostenesek Filipo II.a Mazedoniakoaren aurka egindako eraso batzuetan bilatu behar da. Filipikak, orduan, testuinguru historikoan, K.a. 351-50 eta K.a. 340 artean idatzitako lau dokumentu dira, mazedoniarraren botere hazkorraren kontra zuzenduta, mehatxu bezala ikusten baitzuen ez soilik Atenasentzat, baizik eta hiri- -estatu greziar guztientzat.

Marko Tulio Zizeronek, Demostenesen miresleak, izenburu bera jarri zien Marko Antonioren kontra, bigarren triunbiratuaren garaian, emandako hitzaldiei.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Plutarch, Cicero, chapter 24, section 4» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]