Filipiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipiko

bizantziar enperadore

711ko abenduaren 15a - 713ko ekainaren 7a
Justiniano II.a - Anastasio II.a (enperadorea)
Bizitza
JaiotzaArmenia, VII. mendea
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaDalmazia714ko urtarrilaren 20a ( urte)
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 42345362 Edit the value on Wikidata

Filipiko (latinez: Filepicus grezieraz: ΦιλιππικόςPhilippikós; ? - 714ko urtarrilaren 20a) Bizantzioko enperadorea izan zen 711tik 713ra. Justiniano II.a enperadore ezezagunaren aurkako estatu-kolpe batean hartu zuen boterea, eta beste kolpe batean galdu zuen hemeretzi urte geroago.

Jatorri armeniarra izan zezakeen eta Bardanes zuen izena. Monotelismoaren alde egin zuen eta alderdi honen laguntzarekin Justiniano II.aren aurkako lehen matxinadan parte hartu zuen. Porrot egin ondoren, Khersonesora bota zuten eta han Filipiko izena hartu eta biztanleak matxinatu zituen. Jazaroen laguntzarekin Konstantinopla hartu zuten eta Filipiko tronura igo zen. Justiniano burua moztu zioten, eta semea eta gobernuko kide batzuk exekutatu egin zituzten.

Ziro Konstantinoplakoa patriarka kargutik kendu eta haren ordez Joan VI.a Konstantinoplakoa izendatu zuen. Seigarren Kontzilio Ekumenikoan onartutako xedapenak indargabetu zituen, eta Eliza Erromatarrak uko egin zion enperadoretzat aitortzeari.

Bitartean, Tervel agintari bulgariarrak Konstantinoplako harresiei eraso zien 713an, eta Filipikok soldaduak Balkanetara bidali zituenean, Kalifa-herriaren armadak Asia Txikia inbaditu zuen.

713ko maiatzean matxinada militar bat izan zen. Ofizial batzuek Filipiko hipodromoan zegoela itsutu eta kargutik kendu zuten. Hurrengo urtean hil zen.