Filippino Lippi
Filippino Lippi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Prato, 1457 |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Prato |
Heriotza | Florentzia, 1504ko apirilaren 18a (46/47 urte) |
Familia | |
Aita | Fra Filippo Lippi |
Ama | Lucrezia Buti |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Lippi family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Fra Filippo Lippi Fra Diamante (en) Sandro Botticelli |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Florentzia |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Fra Filippo Lippi eta Sandro Botticelli |
Mugimendua | Italian Renaissance (en) |
Genero artistikoa | erretratua |
Filippino Lippi italiar margolaria izan zen (Prato, 1457 - Florentzia, 1504). Fra Filippo Lippiren semea zen. Florentziako Eskolako Errenazimentuaren amaierako margolaria izan zen, eta eragin handia izan zuen Toskanako margolari manieristengan. Aitarekin eta Botticellirekin ikasi zuen. Lorenzo Medicirentzat lan egin zuen beste pintore batzuekin batean Spadettoko hirian, eta 1482an amaitu zuen Florentzian Peruginok Palazzo della Signoria jauregian utzitako lana. 1480-1486 urteetan egin zuen San Bernardo Ama Birjinaren aurrean bere lan ospetsuena (Badia, Florentzia). Ondoko pintoreengan berebiziko eragina izan zuen lana egin zuen Filippino Lippik Erromako Caraffa familiaren kaperan (Santa Maria sopra Minerva eliza). 1491n Florentziara itzuli zen, eta XVI. mendearen hasierako manierismoa iragartzen duten lanak egin zituen han.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filippino Lippi |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.