Edukira joan

Filippo Buonarroti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filippo Buonarroti

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFilippo Giuseppe Maria Ludovico Buonarroti
JaiotzaPisa1761eko azaroaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1837ko irailaren 17a (75 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria 
Familia
Seme-alabak
LeinuaBuonarroti family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Jakobino

Filippo Giuseppe Maria Ludovico Buonarroti, Philippe edo Filippo Buonarroti ere deitua (Pisa (Toscana), 1761eko azaroaren 11 - Paris, 1837ko irailaren 16a) Frantziako Iraultzan Graco Babeufekin batera jardun zuen politikaria izan zen. Hargin beltz izanik, geroago Belgikan eta Frantzian hainbat elkarte sekretu animatu zituen.

Pisan jaio zen, Michelangelo Buonarrotti eskultorearen anaia baten ondorengo patrizio toskanarren familia batean. 17 urterekin hasi zituen zuzenbide ikasketak, eta 20 urterekin lortu zuen abokatu titulua. Sarti eta Lampredi filosofoen irakaskuntzen jarraitzaile izan zen. Rousseau, Locke, Gabriel Bonnot de Mably, Helvetius eta Morellyren idazkiak ikertu zituen. Bere denbora eztabaida filosofikoen, elkarte sekretuekiko elkarlanaren, masoneria eta Bavariako Illuminatuen bileretara joatearen eta panfletoak idaztearen artean banatuz, laster Leopoldo Toskanako duke handiaren erregimenaren aurka agertu zen. Rousseauren ideien jarraitzaileak ziren Illuminati taldean afiliatu zen, eta 1787an Gazetta Universale aurrerakoia eta Holandako gertakari iraultzaileen aldekoa argitaratu zuen. Poliziak zelatatu zuen ondorioz.

1789an Frantziako gertakariengatik poztu zen eta azaroan Korsikara joan zen ideia iraultzaileak zabaltzeko asmoz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]