Filosofia islamiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filosofia islamikoa islamiar tradizioan sortzen den eta gehienbat arabieraz egiten den lan filosofikoa da. Erlijio islamiarrean eta filosofia greko-erromatarrean oinarritzen da. Musulmanen konkisten ondoren, itzulpen-mugimenduak (VIII. mendearen erdialdetik X. mendearen amaierara) filosofia grekoaren lanak arabieraz eskuragarri egotea eragin zuen[1].

Filosofia islamiar goiztiarrak Greziako tradizio filosofikoak norabide berritzaile berrietan garatu zituen. Lan intelektual honek Islamiar Urrezko Aroa bezala ezagutzen dena inauguratu zuen. Hasierako pentsamendu islamiarraren bi korronte nagusiak hauek dira: Kalam, teologia islamiarrean zentratua, eta Falsafa, aristotelismoan eta neoplatonismoan oinarritua. Aristotelesen lanak eragin handia izan zuen Al-Kindi (IX. mendea), Avizena (980 - 1037ko ekaina) eta Averroes (XII. mendea) bezalako filosofoen artean. Beste batzuek, Al-Ghazalik kasu, gogor kritikatu zituzten aristoteliko islamiarren metodoak, eta heretikotzat jo zituzten haien ideia metafisikoak. Ibn al-Haytham eta Al-Biruni bezalako pentsalari islamiarrek metodo zientifiko bat, medikuntza esperimentala, optikaren teoria bat eta filosofia juridiko bat ere garatu zituzten. Ibn Jaldun pentsalari eraginkorra izan zen historiaren filosofian.

Pentsamendu islamiarrak ere eragin handia izan zuen Europako garapen intelektualean, batez ere Aristotelesi buruz Averroesek egindako iruzkinen bidez. Sarritan, mongoliarren inbasioek eta 1258an Bagdad suntsitu izanak Urrezko Aroaren amaiera markatu zutela uste da[2]. Hala ere, islamiar filosofiako zenbait eskolek loratzen jarraitu zuten Urrezko Aroaren ondoren, eta filosofia iluminazionista, filosofia sufia eta teosofia transzendentea bezalako korronteak barne hartzen dituzte.

XIX. eta XX. mendeetako mundu arabiarra Nahda mugimenduaren lekuko izan zen (literalki "Esnatzea" esan nahi duena, "Berpizkunde arabiarra" bezala ere ezaguna), filosofia islamiar garaikidean eragin nabarmena izan zuena.

Filosofia islamiko goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamiar Urrezko Aroa bezala ezagutzen den garaian (II. mendea AH, IX. mendea Oraingo Aroa- VI. mendea AH, XII. mendea Oraingo Aroa) garaturiko korronte filosofikoei egiten die erreferentzia. Garai honetan eskuraturiko ezagumenduek egungo filosofia eta zientzietan eragina izan zuten.

Kalam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ʿIlm al-Kalām (arabieraz: عِلْم الكَلام, "elkarrizketaren zientzia"),[3] edo Kalām, islamaren teologia akademikoa da, edo doktrina islamikoa ('aqa'id) aztertzen duen filosofia, dialektika erabiliz.[4][4][5] Sinesmen islamikoaren dogmak dudan jartzen zituzten filosofoen aurka defendatzeko beharragatik sortua.[6][7]

Falsafa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falsafa "filosofia" esan nahi duen, grezieratik eskuraturiko mailegu linguistikoa da. Korronte honek Neoplatonismoaren eta Aristotelismo korronte filosofikoak interpretatu zituen antzinako greziar filosofia Arabiara barneratu zenean (IX. mendean).[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gutas, Dimitri. (1998). Greek thought, Arabic culture : the Graeco-Arabic translation movement in Baghdad and early ʻAbbāsid society (2nd-4th/8th-10th centuries). Routledge ISBN 978-1-134-92635-0. PMC 70768786. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. Cooper, William W.. (2008). Challenges of the muslim world : present, future and past. (1st ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-1-84950-812-4. PMC 663881291. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. The Cambridge companion to Coleridge. (1st ed. argitaraldia) 2002 ISBN 0-521-65071-2. PMC 50143114. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  4. a b The Oxford handbook of Islamic theology. 2016 ISBN 0-19-969670-5. PMC 920729215. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  5. Cosman, Madeleine Pelner. (2008). Handbook to life in the medieval world. Facts On File ISBN 1-4381-0907-5. PMC 1061403313. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  6. Shihadeh, Ayman; Thiele, Jan. (2020-05-06). Philosophical Theology in Islam: Later Ashʿarism East and West. BRILL  doi:10.1163/9789004426610. ISBN 978-90-04-42661-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  7. «An Introduction to 'Ilm al-Kalam» www.muslimphilosophy.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  8. edited by Carol Poster and Richard Utz. (1999). Discourses of power : grammar and rhetoric in the middle ages. Northwestern University Press ISBN 0-8101-1812-2. PMC 45258115. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]