Fina Casalderrey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fina Casalderrey
Fina Casalderrey.jpg
F. Casalderrey ¿E ti que farías por min? liburuaren aurkezpenean
Bizitza
Jaiotza Xeve Itzuli1951ko abuztuaren  11 (68 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, katedraduna, kazetaria eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Galega
IMDb nm2768490
fina.casalderrey.com/

Xosefa Casalderrey Fraga, (Xeve, Pontevedra, 1951ko abuztuaren 11), Fina Casalderrey bezala ezagunagoa, idazle, bigarren hezkuntzako irakasle, etnografo, gastronomo, hizlari eta kazetari galiziarra da. 1996an Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen O misterio dos fillos de Lúa liburuarekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa Xeve eta Lerez (Pontevedra) artean eman zuen. Pixkanaka geroz eta urbanoago bihurtu den landa giroan hazi zen. Lerezen bizi da gaur egun. Aita mekanikaria eta ama jostuna zituen. Haurtzaroan liburu gutxi izan zituen eskura, baina aitak kontatzen zizkion istorioekin eraiki zuen bere fantasiazko mundua. Galiziera zen gurasoen hizkuntza, baita berea ere. Beti amestu izan du galizieraz, baita debekuengatik gaztelania erabiltzera behartuta egon zen garaietan ere.

Bederatzi urterekin amaren ofizioa, jostungintza, ikasten hasi zen, baina azkenean Irakasle ikasketak egin zituen. Hala ere, jostungintzan ikasitakoek, besteak beste, narrazio bat ondo harilkatzeko balio izan diotela dio. [1]

Haur eta Gazte Literaturan ibilbide oparoa du idazle galiziarrak; 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu. Horrez gain, helduen literaturan ere hainbat liburu idatzi ditu eta beste zenbait lan kolektibotan parte hartutakoa da, horien artean dira, gastronomia liburu sarituak ere.

Gai desberdinak jorratu izan ditu bere lanetan. Casalderreyren iritziz, "gai guztiak jorratu daitezke adin desberdinei zuzenduta ere, haurrak gu baino gazteagoak dira, baina ez tentelagoak, eta errealitateak erakusten digu helduen literaturako bildumetan sailkatutako zenbait liburu haur edo gazte literaturan egon zitezkeeela, eta alderantziz". [2]

2013an, Real Academia Galegako (RAG) numeraria izendatu zuten. [3]


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merlín Saria, 1991, Dúas bágoas por Máquina liburuarekin.
  • Narración breve Casa de Galicia de León Saria, 1993, A rosquilleira liburuarekin.
  • Barco de Vapor Saria, 1994, O misterio dos fillos de Lúa liburuarekin.
  • Edebé Haur Literatura Saria, 1995, O estanque dos parrulos pobres liburuarekin.
  • Kazetaritza Gastronomikoaren Álvaro Cunqueiro Saria, 1999, Repostería en Galicia liburuarekin.
  • Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala, 1996, O misterio dos fillos de Lúa liburuarekin.
  • Irmandade do Libro Saria Urteko Egileari, 2006.
  • Xosé María Álvarez Blázquez Saria (Asociación Galega de Editores), 2012.
  • Frei Martín Sarmiento Saria (DBH 3. eta 4.), 2014, O neno can liburuarekin.


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta Gazte Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Recursos teatrais para a expresión dramática na escola (haur antzerkia).
  • Mutacións xenéticas (1991, gazte literatura).
  • Dúas bágoas por Máquina (1992, haur literatura).
  • A noite dos coroides (1993, Vía Láctea, gazte literatura).
  • Chamizo (1994, gazte literatura).
  • ¡Asústate, Merche! (1994, gazte literatura).
  • O misterio dos fillos de Lúa (1995, haur literatura).
  • O estanque dos parrulos pobres (1996, haur literatura).
  • ¡Prohibido casar, papá! (1996, gazte literatura).
  • Podesvir (1997, haur literatura).
  • Ás de mosca para Anxo (1998, haur literatura).
  • Cuca e o abrigo marrón (1998, gazte literatura).
  • Nolo e os ladróns de leña (1998, haur literatura).
  • ¡Puag, que noxo! (1998, haur literatura).
  • ¿Sobrevives? (1998, gazte literatura).
  • A filla das ondas (1999, haur literatura).
  • Bicos de prata (1999, haur literatura).
  • O misterio do cemiterio vello (1999, gazte literatura).
  • Pimpín e dona Gata (1999, haur literatura).
  • A máscara de palma (2001, gazte literatura).
  • Cando a Terra esqueceu xirar (2002, haur literatura).
  • Derradeira carta ós Reis Magos (2002, haur literatura).
  • ¡Un can no piso! ¿E que? (2003, haur literatura).
  • Desventuras dun lobo namorado (2003, haur literatura).
  • Fillas das ondas (2003, haur literatura).
  • Lúas de nácara (2003, haur literatura).
  • Eu son eu (2004, haur literatura).
  • Un misterio na mochila de Alba (2005, haur literatura).
  • O meu avó é unha gata (2005, haur literatura).
  • ¿Quen me quere adoptar? (2005, haur literatura).
  • Isha, nacida do corazón (2006, haur literatura).
  • ¡¡¡Lume!!! (2006, haur literatura).
  • Apertas de vainilla (2007, haur literatura).
  • O estanque dos parrulos pobres (2007, haur literatura).
  • Gordiño, recheo (2007, haur literatura).
  • A lagoa das nenas mudas (2007, haur literatura).
  • A Pomba e o Degolado (2007, gazte literatura).
  • Ola, estúpido monstro peludo! (2007, haur literatura).
  • Un cabalo de lume (2007, haur literatura).
  • Un día de caca e vaca (2007, haur literatura).
  • Xela volveuse vampira (2007, haur literatura).
  • A pequena Gardiana (2008, haur literatura).
  • Fiz, o coleccionista de medos (2009, haur literatura).
  • Papá é meu! (2009, haur literatura).
  • Pesadelo no tren Chocolate (2009, haur literatura).
  • 1 pulga, 5 amigos e 1 tándem (2009, haur literatura).
  • ¿E ti que farías por min? (2010, haur literatura).
  • Un saco de estrelas (2010, haur literatura).
  • O misterio do Faro Vello (2012, haur literatura).
  • Cuca e o abrigo marrón (2014, haur literatura).
  • Historia da bicicleta dun home lagarto (2014, haur literatura).

Euskarara itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Puf! Hau nazka (1997)
  • Ahate pobreen urmaela (1998)
  • Euli-hegoak Anxorentzat (1998)
  • Bi malko makinarengatik (1999)
  • Ilenti (1999)
  • Txakurra daukagu etxean eta zer? (2003)
  • Ni ni naiz (2004)
  • Nire aitona kateme bat da (2005)
  • Lehenengo txangoa (2006)
  • Suzko zaldia (2007)
  • Mattinen beldur-kutxa (2009).
  • Ez ezkondu, aita! (2009)

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A rosquilleira (2003).
  • Dúas letras (2012). Eloy Varela izen bereko filma zuzendu zuen.

Lan kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • O libro da empanada (1993).
  • Festas gastronómicas de Galicia (1994).
  • E dixo o corvo...(1997).
  • Novo do trinque (1997).
  • Repostería en Galicia (1997).
  • Imos xuntos camiñar (1999).
  • Contos de ler e contar (2001).
  • Ninguén está só (2001).
  • Palabras con fondo (2001).
  • Un saquiño de contos (2001).
  • Tres pegadas (2002).
  • Contos dende a Arquitectura (2003).
  • Narradio. 56 historias no ar (2003).
  • Terras de Moraña (2003).
  • ¡Adeus, pés!, en Crispín do Mao, ¡Adeus, pés!, O enigma do menhir e Catro pallasos (2004).
  • Postais do Camiño (2004, Galaxia).
  • Contos de medo no museo (2005).
  • Poetas e Narradores nas súas voces. Volume II (2006).
  • Educación e Paz III. Literatura galega pola Paz (2008).
  • Quen casa ten de seu (2009).
  • Cociñando ao pé da letra (2011).
  • Xabarín 18 (2013).
  • Pontevedra. Laranxeiras e limoeiros (2015).

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kika superbruxa. Tola polo fútbol (2006).
  • Números animados. (2006)

Gastronomia lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • O libro da empanada.
  • Festas gastronómicas de Galicia.
  • Repostería en Galicia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  http://fina.casalderrey.com, . Noiz kontsultatua: 2016-03-17 .
  2. (Gaztelaniaz)  «http://www.lapaginaescrita.com», La pagina escrita (14): 6-23, 2016 .
  3. (Gaztelaniaz)  http://http://www.lavozdegalicia.es, . Noiz kontsultatua: 2016-03-18 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fina Casalderrey Aldatu lotura Wikidatan