Finantza-ratio
Ekonomian, finantza-ratioak balantze edo galdu-irabazien kontuko atal ezberdinen artean erlazio eta zatiketak dira, portzentaje baten bitartez adierazita, enpresa finantza-egoeraren berri ematen dutenak. Oreka-egoera azaltzen ez dutenean, enpresak bere kudeaketan izan ditzakeen hutsune edo akatsak azaltzen dituzte.[1]
Ohiko ratioen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erabilgarritasuna (edo eskuragarritasuna) = erabilgarria /pasibo korrontea
- Diruzaintza (edo altxortegia) = (erabilgarria+epe laburreko aktibo komertzial eta finantzarioak)/pasibo korrontea=(aktibo korrontea –izakinak) /pasibo korrontea
- Likidezia edo epe laburreko kaudimen ratioa = aktibo korrontea/pasibo korrontea
- Bermea = aktibo osoa /(pasibo korrontea+pasibo ez korrontea)
- Zorpetzea =(pasibo ez korrontea+pasibo korrontea) /ondare garbia
- Ibilgetasuna = aktibo ez korrontea /(ondare garbia +pasibo ez korrontea)
- Autonomia finantzarioa = ondare garbia /(pasibo ez korrontea +pasibo korrontea)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Analisi ekonomiko-finantzarioa, Gizapedian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |