Edukira joan

Finantza-tresna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akzioak finantza-tresna mota bat dira.

Finantza-tresna edo tresna finantzarioa[1] aldeen arteko diruzko kontratua da. Sortu, trukatu, aldatu eta finkatu daitezke. Hauek izan daitezke: eskudirua (moneta), jabetza baten frogak, entitate baten interesak edo kontratuz ordaintzeko dibisa (forex), zorra (bonuak, maileguak), baliabide propioak (akzioak) edo deribatuak (opzioak, finantza-gerokoak, forwardak).

Finantzetako Informazioari Buruzko Nazioarteko 32 eta 39 Arauek honela definitzen dute finantza-tresna bat: "erakunde baten finantza-aktibo bat eta beste erakunde baten finantza-pasibo edo ondare-tresna bat sortzen duen edozein kontratu".[2]

Finantza-tresnak "aktibo-klasearen" arabera sailka daitezke, honako hauen arabera: kanbio-oinarria (dibisa-tresnak eta transakzioak islatzen ditu), baliabide propioa (erakunde jaulkitzailearen jabetza islatzen du) edo zor-oinarria (inbertitzaileak erakunde jaulkitzaileari egindako mailegua islatzen du). Tresna zorra bada, epe laburrera (urtebete baino gutxiagora) edo epe luzera sailkatu daiteke.

Merkatua

Finantza-tresna kontratu formala da, zeinak enpresa batean aktibo finantzario bat sortzen duen eta, aldi berean, beste batean pasibo finantzario edo ondare-tresna bat eragiten duen. Tresna hauek finantza-sistemen funtzionamenduaren oinarria dira, baliabide ekonomikoen transferentzia eta finantzaketa ahalbidetzen baitute. Kontzeptua bat dator nazioarteko araudietan jasotako definizioekin, hala nola IAS 32 eta IFRS 9 estandarrekin[3][4].

Finantza-tresnaek bi alderen arteko eskubide eta obligazio ekonomikoak egituratzen dituzte: alde batek aktibo finantzario bat jasotzen du, eta kontrako aldeak pasibo finantzario edo ondare-tresna bat sortzen da. Tresna hauek balio ekonomikoa duten eskubideak edo zorpeko obligazioak dira, eta finantza-merkatuetan kapital-harremanak eta likidezia sortuz jarduten dute.

Araudi internazionalek aktibo eta pasibo finantzarioen sailkapen-irizpideak eta aurkezpen-arauak zehazten dituzte (IAS 32)[5] . IFRS 9 estandarrak balorazio-metodoak eta sailkapen-kategoriak ere ezartzen ditu (kostu amortizatua, balio arrazoitua…) [6].

a) Finantzaketa lortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresek kapitala eskuratzen dute zor-tresnen jaulkipenaren, kredituen edo balore-jaulkipenen bidez[7] .

b) Inbertsioa eta errentagarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbertitzaileek aktibo finantzarioak erabiltzen dituzte etekinak lortzeko eta beste enpresetan parte-hartzea eskuratzeko.

c) Arrisku finantzarioen kudeaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deribatuakswaps, futures eta options— erabiltzen dira interes-tasa, dibisa edo aktiboen prezio-aldakortasuna estaltzeko [8]. Finantza-teoriak arrisku nagusiak identifikatzen ditu: merkatu-arriskua, kreditu-arriskua, likidezia-arriskua eta arrisku operazionala[9].

d) Merkatu egituren barruan kokatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instrumentu finantzarioak merkatu arautuetan (burtsak) edo OTC merkatuetan negoziatzen dira. Europan, MiFID II araudiak tresnen gardentasuna eta negoziazio-baldintzak arautzen ditu[10] .

Mota nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

a) Izaeraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zor-tresnak: obligazioak, bonuak, maileguak.
  • Ondare-tresnak: akzioak eta partaidetzak.

b) Epearen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Epe luzeko inbertsioak (> 1 urte).
  • Epe laburreko inbertsioak (≤ 1 urte) .

c) Harreman ekonomikoaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Taldeko edo lotutako enpresetako inbertsioak.
  • Beste erakunde batzuetako inbertsioak.

Finantza-tresnak erabili diren hainbat egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar finantza-tresnen erabilera aldatu egin da finantza-sistema modernoa garatu den aldi berean. Hasieran, finantza-tresnak nahiko oinarrizkoak ziren;  maileguak, kanbio-letrak eta merkataritza-kredituak merkatuetako trukerako eta merkataritzarako lagungarriak ziren, baina industrializazioarekin eta nazioarteko merkataritzaren hazkundearekin konplexuagoak eta anitzagoak bihurtu ziren (bonuak eta akzioak, esaterako). XX. mendeko finantza-merkatuen aurrerapenak eta aktiboak eta arriskuak transferitzeko trebetasunak (deribatuekin gertatzen den bezala) nabarmen areagotu zuten tresna horien konplexutasuna. Gainera, gobernuen eta nazioarteko erakundeen erregulazioek, kontabilitate-arauekin batera (IAS/IFRS), egonkortasuna eman diete tresnen definizioari eta aurkezpenari, eta horrek merkatuan modu antolatuan sailkatu, baloratu eta merkaturatzea ahalbidetzen du.[12]

Alderdi historiko laburtuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lehengo merkataritza-kredituetatik hasi eta bonu eta akzioak iritsi arte (merkataritzatik industria-finantzaketara).
  • Deribatuen eta epe luzeko kredituen erabilera handitzea, arriskuak eta espekulazio-aukerak areagotuz.
  • XXI. mendearen hasieran, teknologiak eta globalizazioak gardentasuna, transakzioen azkartasuna eta merkatuen konplexutasuna hobetu dituzte, eta horrek erregulazio- eta gainbegiratze-beharra areagotu du.[13]

Instrumentu finantzarioak erabiltzearen arriskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finantza-tresnek abantaila ekonomiko esanguratsuak eskaintzen badituzte ere, funtsezkoa da horiek erabiltzeak dakartzan arrisku nagusiak kontuan hartzea.

  • Merkatu-arriskua: prezioak, interes-tasak edo kanbio-tasak aldatzeak tresnaren balio-galera azkarra eragin dezake (adibidez, bonu baten balioa jaitsi egiten da interes-tasak handitzen badira).
  • Kreditu-arriskua (zordunaren arriskua): kontrako alderdiak bere konpromisoak ez betetzeko aukera (default edo galerak). Kreditu-deribatuak edo interes-tasen swap-ak arrisku horrekin lotuta egon daitezke.
  • Likidezia-arriskua: tresna bat merkatuan azkar eta dirurik galdu gabe saltzeko ezintasuna; hori bereziki arriskutsua da merkatu txikietan edo epe laburreko tresnetan.
  • Erregulazio- eta kontabilitate-arriskuak: lege eta araudietako aldaketek (MiFID, IFRS) tresnak, lotutako betebeharrak eta merkatuaren antolaketa nola maneiatzen diren alda dezakete; aldaketa horiek eragin ekonomiko handia izan dezakete.
  • Arrisku operatiboa eta modelizazio-arriskuak: tresna konplexuen kasuan, balorazioek eta arrisku-eredu desegokiek balioak honda ditzakete eta erabaki okerrak eragin. Gainera, akats teknologikoek edo prozeduretakoek galerak eragin ditzakete.[14]

Arriskuak gutxitzeko jardunbide komunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Arriskuen dibertsifikazio eta kudeaketa sistematikoa.
  • Kontraparte-arriskua minimizatzea: segurtasun-mekanismoak, marjina-baldintzak eta akordio txikiak erabiliz.
  • Argitasuna eta aurkezpen informatiboa: tresnen izaerak eta arriskuek argi eta garbi adierazita egon behar dute inbertitzaileentzat eta legezko betebeharrak betetzeko.[15][16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Kontabilitatea eta Auditoretza Hiztegia] [2022]
  2. Finantzetako Informazioari Buruzko Nazioarteko Arauak (IFRS) 32.11
  3. (Ingelesez) «Financial Instruments: Definitions (IAS 32)» IFRS Community 2025-01-06 (kontsulta data: 2025-12-02).
  4. «IFRS - IFRS 9 Financial Instruments» www.ifrs.org (kontsulta data: 2025-12-02).
  5. (Ingelesez) «Financial Instruments: Definitions (IAS 32)» IFRS Community 2025-01-06 (kontsulta data: 2025-12-02).
  6. «IFRS - IFRS 9 Financial Instruments» www.ifrs.org (kontsulta data: 2025-12-02).
  7. García Merino, José Domingo; Beraza Garmendia, Ana; Larrauri Estefanía, María Macarena; Olasolo Sogorb, Aitziber; Pérez Martínez, Miguel Ángel; Ruiz Herrán, Vicente; Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea, Sara. (2010). «Instrumentos de financiación empresarial» SARRIKO-ON (kontsulta data: 2025-12-02).
  8. Fernández Díez, Joel. (2019-06-26). El contrato de permuta financiera de intereses como cobertura de deudas a tipo variable en España: análisis del contrato y de la normativa de protección del inversor, problemática y consecuencias. El swap de tipos de interés (IRS). (kontsulta data: 2025-12-02).
  9. Crouhy, Michel; Galai, Dan; Mark, Robert. (2006). «Risk Capital Attribution and Risk-Adjusted Performance Measurement» Risk Management (Elsevier): 433–454. ISBN 978-0-12-088438-4. (kontsulta data: 2025-12-02).
  10. «| European Securities and Markets Authority» www.esma.europa.eu (kontsulta data: 2025-12-02).
  11. Fernández Díez, Joel. (2019-06-26). El contrato de permuta financiera de intereses como cobertura de deudas a tipo variable en España: análisis del contrato y de la normativa de protección del inversor, problemática y consecuencias. El swap de tipos de interés (IRS). (kontsulta data: 2025-12-02).
  12. (Ingelesez) Financial instrument. 2025-11-22 (kontsulta data: 2025-12-02).
  13. (Ingelesez) «Financial Instruments Explained: Types and Asset Classes» Investopedia (kontsulta data: 2025-12-02).
  14. (Gaztelaniaz) BBVA. (2015-04-12). «Instrumentos financieros | BBVA» BBVA NOTICIAS (kontsulta data: 2025-12-02).
  15. (Ingelesez) Financial instrument. 2025-11-22 (kontsulta data: 2025-12-02).
  16. (Ingelesez) «Financial Instruments Explained: Types and Asset Classes» Investopedia (kontsulta data: 2025-12-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]