Finantza errentagarritasun
Finantza-errentagarritasuna edo errentagarritasun finantzarioa mozkinen eta horiek eskuratzeko inbertitutako baliabide propioen arteko erlazioa da.
IOM (Interes Ondorengo Mozkina) siglez ere ezaguna da (ingelesez: ROE, return on equity). Baliabide finantzarioan inbertitutakoarekin lortutako mozkinak dira, hau da, inbertsioak egin ondoren lortutako errendimendua. Errentagarritasun hau ratio baten bitartez adierazten da, bertan interesen ondoren lortzen den mozkina barneratuz eta ondare garbiarekin alderatuz.
**Interes Ondorengo Mozkinak (IOM) = Irabazi gordinak (salmentetan lortutako irabaziak) - zergak - interesak - balio galerak - gastu orokorrak
**Ondare Garbia (OG) = Kapital Soziala + Erreserbak + Ekitaldiko emaitza + Aurreko ekitaldiko emaitza negatiboak [1]
Adibidez: kontu korronte batean milioi bat euro sartzen dira eta interesak ehun mila euro badira, errentagarritasun finantzarioa %10ekoa izango da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Rentabilidad Financiera: ¿Qué es Rentabilidad Financiera?» www.mytriplea.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).