Findegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Findegi bat petrolioa edo olioa fintzen duen plataforma industrial mota bat da. Lehengai batetik (konposizio gordina) eta prozesu egoki baten erabilpenaren bitartez, lehengaiaren deribatu puruagoak lortzen dira. Findegiei esker, oraindik erabilgarria ez den baliabide batetik, erabilgarriak diren produktuak lortzen dira.

Findegi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira findegi motak:

Petrolio findegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio findegia petrolioa fintzen duen plataforma industrial bat da. Prozesu egokien bitartez, petrolioaren eratorri desberdinak lortzen dira (gasolioa, kerosenoa, etab.). Produktu horiek lortzeko, zatikatutako destilazioa deituriko metodoa erabiltzen da.

Olio findegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio findegia olioa fintzen duen plataforma industrial bat da. Findegi hauen helburua olio gordinean desiratzen ez diren eratzaileak baztertzea da; ezpurutasunak baztertzea lortu nahi da, hala nola, fosfatidoak, pigmentuak, metalak, etab… glizeridoetarako posible den kalterik txikienarekin eta eratzaile desiragarriko galera minimoarekin.