Edukira joan

Finlandiako Senatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiako Senatua
Datuak
Izen ofiziala
Suomen senaatti eta Senaten för Finland
Motakabinetea eta auzitegi gorena
HerrialdeaErrusiar Inperioa eta Finlandia
Historia
Sorrera1816
Desagerpena1918

Finlandiako Senatuak (finlandieraz: Suomen senaatti; suedieraz: Senaten för Finland) herrialdeko kabinete eta Gorte Gorenaren funtzioak bete zituen Finlandiako Dukerri Handian 1816tik 1917ra eta, independentziaren osteko Errepublika independentean 1917tik 1918ra.[1][2]

Senatuko buru Finlandiako gobernadore nagusia zen. Senatuko kideek finlandiarrak izan behar zuten. Senatua ekonomia-sailean eta justizia-sailean banatuta zegoen.[3][4] 1822an, banaketa biak finlandiar presidenteordeari eman zitzaizkion. 1858tik aurrera, Senatuko kideak senatari bezala ezagutu ziren formalki. 1917ko otsaileko Errusiako Iraultzaren ondoren, ekonomika-sailaren presidenteordea Senatuko Presidente bihurtu zen. Gerra Zibilaren ondorioz, 1918an, Senatua Vaasa herrira eraman zuten urtarrilaren 29tik maiatzaren 3ra.

1918an, ekonomia-saila Kabinete bihurtu zen eta justizia-saila Finlandiako Errepublika independentearen Gorte Gorena bihurtu zen. Ekonomia-saileko presidenteordea Finlandiako lehen ministro bihurtu zen, eta beste senatariak ministro bihurtu ziren.

Ekonomika-sailaren presidenteordeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Carl Erik Mannerheim, (1822 - 1826)
  • Samuel Fredrik von Born (bitartekaria), (1826 - 1828)
  • Anders Henrik Falck, (1828 - 1833)
  • Gustaf Hjärne, (1833 - 1841)
  • Lars Gabriel von Haartman, (1841 - 1858)
  • Johan Mauritz Nordenstam, (1858 - 1882)
  • Edvard Gustaf af Forselles, (1882 - 1885)
  • Gustaf Axel Samuel von Troil, (1885 - 1891)
  • Sten Carl Tudeer, (1891 - 1900)
  • Constantin Linder, (1900 - 1905)
  • Emil Streng, (1905)
  • Leopold Henrik Stanislaus Mechelin, (1905 - 1908)
  • Edvard Immanuel Hjelt, (1908 - 1909)
  • August Johannes Hjelt, (1909)
  • Anders Wirenius, (1909)
  • Vladimir Ivanovitx Markov, (1909 - 1913)
  • Mikhail Borovitinov, (1913 - 1917)
  • Anders Wirenius (bitartekaria), (1917)

1917ko otsailaren osteko Senatuko presidenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Finlandieraz) Eerola, Esko. «Keisarillisen Suomen Senaatti» Eskoff.
  2. (Finlandieraz) «Valtioneuvoston historiaa» Valtioneuvosto.
  3. Jutikkala, Eino and Pirinen, Kauko. A History of Finland. Dorset Press, 1988 p. 162. ISBN 0-88029-260-1
  4. Titus Hjelm & George Maude: Historical Dictionary of Finland, p. 296.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]