Finlandiako suedierazko hiztunak
![]() | |
Mota | etnia, hizkuntza-komunitate, speech community (en) ![]() |
---|---|
Hizkuntza | Finlandiako suediera |
Geografia | |
Estatua | Finlandia |
Finlandiako suedierazko hiztunak (izen asko dituztenak, tartean suedo-finlandiarrak[1][2] (suedieraz: finlandssvensk; finlandieraz: suomenruotsalainen) gutxiengo linguistiko bat dira herrialde horretan. Kontinentean 270.000 inguru dira, eta 25.000 uharteetan, non gehiengoa osatzen duten. Finlandiako suediar hiztunen herena elebiduna da finlandierarekin, eta 1.900.000 finlandiar hiztun inguru elebidunak dira suedierarekin.
Herrialdean gutxiengo etniko baino linguistiko moduan hartzen dute. Hori dela eta, suediar baino suedierazko hiztun deitzen diete. Edonola ere, izaera linguistiko eta kulturala ez ezik beste ezaugarri etnikoak ere- folklore, poesia, portaera- badituzte.[3]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako suedierazko hiztunak kostaldetik gertu daude nagusiki: Ostrobotnia (Österbotten), Turku (Åbo) hirian, Uhartediaren itsasoan (Skärgårdshavet) eta Nylanden hegoaldeko kostaldean (Nyland eta Östra Nyland), Helsinki (Helsingfors) hiriburuarekin.
Finlandiako biztanleria osoaren % 5,8 dira, gutxi gorabehera. Horien kopuruak behera egin du azken urteetan, batez ere emigrazioagatik. 1995eko datuen arabera, 294.664 zeuden lurralde osoan banatuta:
- Uusimaan (Nyland), 137.595 (biztanleriaren % 10,4)
- Vaasan (Vasa), 100.005 (biztanleriaren % 22,3)
- Turku eta Pori konderrian (Åbo och Björneborg) 27.257 (biztanleriaren % 3,9)
- Åland uharteetan 23.732 (uharteetako biztanleriaren % 94,2)
Suediar Alderdi Popularra (Svenska Folkpartiet) sortu zuten gutxiengoa ordezkatzeko asmotan, Finlandiako batzarrean 12 diputatu inguru lortzen dituena. Ez dago Åland uharteetan, bertan beren alderdi-sistema propioa baitute.
Legezko estatutua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako konstituzioaren 14. artikuluaren arabera, suediera eta finlandiera ofizialki onartutako hizkuntzak dira, eta Estatuak horien erabilera eta irakaskuntza bermatzen ditu. Bi hizkuntzetan, legeak argitaratuko eta instrukzio militarra egingo dute.
Hizkuntzen Legeak (Språklag 1.6.1922/148) suedierazko erabilera ofiziala eta irakaskuntza bermatzen ditu. Zonaldeka, 26 suedierazko udalerri elebakar daude (horietatik 16 Ålanden) eta 39 elebidun (22 gehiengo suediarrarekin eta 17 gehiengo finlandiarrarekin).
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Finlandiako suediar hiztunen % 9 Åland uharteetan bizi da.[4]
- % 6 ofizialki Finlandia kontinentaleko hiri eta udalerri suediar hiztunetan bizi da
- % 35 ofizialki elebidunak diren hiri eta udalerrietan bizi da, non suedierazko hiztunak gehiengoa diren.
- % 44 ofizialki elebidunak diren hiri eta udalerrietan bizi da, non suedierazko hiztunak gutxiengoa diren.
- % 6 finlandieraz bakarrik hitz egiten den hiri eta udalerrietan bizi da.
Suedo-finlandiar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adolf Erik Nordenskjöld
- Axel Olof Freudenthal
- Carl Gustaf Emil Mannerheim
- Edith Södergran
- Jean Sibelius
- Linus Torvalds
- Linda Brava
- Tove Jansson
- Marcus Grönholm
- Alexander Stubb
- Pernilla Karlsson
- Solveig von Schoultz
- Krista Siegfrids
- Michael Widenius
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kenneth Douglas McRae. (1997). Conflict and Compromise in Multilingual Societies: Finland. 3.
- ↑ Jacob, James E.; Beer, William R., eds. Language Policy and National Unity. .
- ↑ Tore Modeen, The cultural rights of the Swedish ethnic group in Finland (Europa Ethnica, 3–4 1999, p. 56).
- ↑ Befolkning efter språk 31.12.2000–2011. Ålands statistik- och utredningsbyrå. .