Finn gerrak
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da sikret8 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Finn gerrak suediarrak
Suediarren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIII. mendean idatzitako Ynglingen saga islandiarrean, autoreak Finlandian eman zen lehenbiziko espidizio militarrari buruz hitz egiten digu. Betiere sagaren arabera, antzinako germaniarrak -bikingoen eta suediarren arbasoak- IV. mendearen bukaeran sartu ziren aurrenekoz herrialdean, Ohthere (Vendelkråka) suediar errege mitikoa sortu baino sei belaunaldi lehenago. Hala ere, adituek gertaera hau zalantzan jarri dute, lekukotasun bakarra kontakizun mitiko hau baita. Gainera, gaur egun oraindik ez dago argi erasoa samien edo finnen aurkakoa izan zen, "Finland" terminoa bi etnien lurraldea izendatzeko erabiltzen baita antzinako eskandinavieran; beraz, baliteke espedizio hau Norvegian edo Suedia beran eman izana ere.
Ondokoa dio kontakizunak: