Edukira joan

Finnegans Wake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finnegans Wake
Finnegans Wake eleberriaren azala.
Datuak
IdazleaJames Joyce (1914)
Argitaratze-data1939ko maiatzaren 4a
GeneroaKomedia
Jatorrizko izenburuaFinnegans Wake
ArgitaletxeaFaber & Faber
Herrialdea Irlanda
OCLC42692059
Euskaraz
IzenburuaFinnegans Wake

Finnegans Wake James Joyce irlandar idazlearen komedia eleberri bat da. Estilo esperimentalean idatzia, ingelesez idatzitako fikziozko idazlan irakurgaitzenetako bat izatearen ospea du. Parisen hamazazpi urtetan zehar idatzia, 1939ean argitaratu zen, idazlearen heriotza baina bi urte aurretik.

Bere esanahi ilun ugari eta dozena bat hizkuntzetan burututako hitz-jokoen ondorioz, edukiaren laburpena burutzea nekeza da.

Liburua honelaxe hasten da:

« «Riverrun, past Eve and Adam s, from Swerve of shore to bend of bay, Brings os by a commodius vicus of recirculation back to Howth Castle and Alrededores.» »

"Commodius vicus" delakoa Giambattista Vico (1668-1744) italiar filosofoari buruzko aipamena da. Vicok historia ziklikoaren teoria defendatzen zuen. Alegia, mundua hiru aroen amaierara hurbiltzen ari zela uste zuen: jainkoen aroa, heroien aroa eta gizakien aroa. Hastapen honek Joycen eleberri osoan eragingo du, bukaeran "riverrun" hitzarekin ere amaitzen baitu.

Orokorrean, sarrerako kapituluak liburuaren gaien ikuspegia osoa ematen du. Lehenbizi, pertsonaia nagusiarekin mintzatzen da, Finnegan delakoa, Dublingo igeltseroa (munduko historian zehar egon diren eraikuntza langile guztien ordezkaritzat jo ohi da), andamio edo dorre batetik erori eta hil egingo da. Bere hiletan zehar (ingelesez "wake"), "Finnegan 's Wake" umorezko irlandar abesti herrikoia entzuten da (Joycek liburuaren izenburutzat nahitan hautatua), borroka bat egongo da, gorpua whiskeyaz zipriztindu eta Finnegan berriz ere zutitu egingo da (ingelesez "Finnegan Awakes").


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]