Edukira joan

Fino-ugriar herriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaFino-ugriar herriak
Motaetnia
Biztanleria (osoa)25.000.000
Erlijioakatolizismo, luteranismo eta kristautasun ortodoxo
Honen parteUralic peoples (en) Itzuli
Hedapen mapa

Fino-ugriar herriak Europako herri natibo talde bat dira, fino-ugriar hizkuntzez mintzo direnak, hala nola herri finiarrrak (finlandiarrak, estoniarrak, samiak, etab.) eta ugriarrak (hungariarrak...).[1] Fino-ugriar hizkuntzak ez datoz bat indoeuropar hizkuntzekin, hala nola, germaniarrek hitz egiten dituzten germaniar hizkuntzak, eslaviarrek hitz egiten dituzten eslaviar hizkuntzak eta latinoek hitz egiten dituzten hizkuntza erromantzeak.

Lau fino-ugriar herri handienak hungariarrak (14.800.000), finlandiarrak (6-7.000.000), mordoviarrak (850.000) eta estoniarrak (1.100.000) dira. Horietako hiruk (hungariarrek, finlandiarrek eta estoniarrek) estatu independente propioa dute (Hungaria, Finlandia eta Estonia). Samien eremu tradizionala- Laponia deiturikoa- iparraldeko Fennoskandian eta Errusiako ipar-mendebaldean dagoen Kola penintsula da.

Beste fino-ugriar herri batzuek errepublika autonomoak dituzte Errusian: kareliarrek (Kareliako Errepublika), komiek (Komien Errepublika), udmurtek (Udmurtiako Errepublika), mariek (Marien Errepublika) eta mordoviarrek (Mordoviako Errepublika). Khantiak eta mansiak Errusiako Khanty-Mansi barruti autonomoan bizi dira, komi-permiakak Komis-Permiak barruti autonomoan bizi diren bitartean. Hau, lehen Errusiako okrug edo barruti autonomoa zena, gaur egun Perm kraiaren barruan estatus berezia duen lurraldea da.

Populazioaren genetika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleogenetikak Jakutiatik Neolito Garaitik edo Brontze Arotik datorren bere jatorria gaur egungo uraldar hiztunekin oso lotuta dagoela erakusten du. Honek aditzera ematen duenez, jatorriz ekialdeko Siberiatik k.a 4.500 inguruan hedatu ziren. Baita Y kromosomaren N haplotaldearen azpikladotatik ere, gaur egungo uraldar hiztunen artean maiztasun handiz agertzen dena. Mendebaldeko eta erdialdeko Siberiko Seima-Turbinoko kulturen metalurgiari- brontzea moldekatzeko teknika aurreratuen segida- lotutako komunitate hauek k.a. 4.000 inguruan Eurasia iparraldeko eskualde erraldoi batean barreiatu ziren. Ondorioz, Seima-Turbinoko metalurgia tradizioen hedapenean parte hartu zuten lehen uraldar hiztunak, mendebalderantz sakabanatzen hasi zirenean, izan zirela iradokitzen duten teoriei eusten diete.[2]

Haplotalde hedatuena N1c1 da fino-ugriar populazioen artean, Neolitiko garaitik datorrena eta Ural mendien lur malkartsuetan bizi ziren aurreindoeuropar populazioetan oso lehenagotik ikus daitekeena. Gaur egungo hungariarrei dagokienez, berriki egindako ikerketa genetikoek frogatu dute erdialdeko Europako bizilagunengandik, eslovakiarengandik bereziki, oso hurbil daudela ikuspegi etniko eta genetikotik. Arrazoi nagusietako bat antzinako magyarren eta ekialdeko Europako eslaviar, germaniar eta latinoen arteko mestizaje goiztiarra da, eta batez ere Hungariako erregeek beren erresuman ezarri zituzten inguruko herrialdeetatik etorritako etorkin ugariak. Ezkontza mistoekin, hungariarren antzinako ezaugarri etnikoak mendeetan zehar aldatu egin dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Peter Hajdu, 1975, Finno-Ugrian Languages and Peoples, Andre Deutsch Ltd (translated by G.F. Cushing); Toivo Vuorela, 1997, The Finno-Ugric Peoples, RoutledgeCurzon.
  2. (Ingelesez) Tian Chen Zeng, Leonid A. Vyazov, Alexander Kim et al.. (2023-10-4). «Postglacial genomes from foragers across Northern Eurasia reveal prehistoric mobility associated with the spread of the Uralic and Yeniseian languages» biorxiv.org  doi:10.1101/2023.10.01.560332..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]