Fiqh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Fiqh (arabieraz: فقه‎‎) Islamaren barruko jurisprudentzia da. Sharia musulmanen arabera lege dibinoa baldin bada, eta hala agertzen bada Koran eta Sunnahtan (Mahoma profetaren irakasgai eta praktika multzoa), fiqh Shariaren giza ulermena da, hau da, Sharia garatu bat Korana eta Sunnahren inteprentazioaren arabera (ijtihad). Intepretazio hau Ulemek egiten dute, Islamaren juristak, eta arauak ezartzen dituzte (Fatwa) egiten zaizkien galderei erantzunez.

Fiqhak, beraz, Islamaren legislazio soziala, morala eta ohiturekin osatzen da. Gaur egun lau eskola nagusi daude (madh'hab) sunismoaren barruan eta bi edo hiru xiismoaren barruan. Fiqhan ikasitako eta trebatutako pertsona bati Faqih deritzo (pluralean, Fuqaha).