Fire emblem fates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fireemblemfates.svg

Fire Emblem Fates, Intelligent Systems enpresak garatutako rol taktikako bideo-jokoa da. Fire Emblem sailaren hamalaugarren jokoa izan da eta bigarrena Nintendo 3DSan. Joko hau ofizialki ezagutarazi zen 2015eko urtarrilaren 14an, Nintendo Direct batean.

Joko honek ez du erlazio handiegirik sailaren aurreko jokoekin.


2015eko apirilaren 2ko Nintendo Direct japoniarrak ezagutarazi zuen egongo zirela bi bertsio: Fire Emblem Fates Birthrigth eta Fire Emblem Fates Conquest. Birthrigth bertsioa erosten duten jokalariak Hoshido armadaren alde borrokatuko dira, Conquest bertsioa erosten dutenak, berriz, Nohr-eko armadaren aldean egongo dira. Revelation deitutako zati berezi bat sortu zuten, hau da, zati honetan protagonista ez da inoren alde egongo, ezin duelako inor aukeratu. Horregatik jokalaria bere kabuz joaten da, bi erreinuak salbatu nahian.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioa lehiakideak diren bi erreinuri buruzkoa da: Nohr-eko erreinu iluna eta Hoshido-ko erreinu baketsukoa. Jokoko protagonista, izango da Avatarra (jokalariak ipintzen diolako izena eta aukeratzen dio itxura). Avatarra, gizona edo emakumea izan daiteke, eta Corrin (Japonian Kamui erabiltzen dute) da bere izen originala neska edo mutila izanda, Hoshido erregetzaren odoleko printzesa edo printzea da, baina ,Nohr erreinuan bizi eta hasi zen. Nohr Hoshido-ren aurkako eraso batean bahitu zuen eta Nohr-era eraman zuen, Nohr-en familia errealarekin geratu zen bere bizitza guztian zehar. Orduan, gerra hasi zenean, bakoitzak aukeratu behar du noren alde egon nahi duen, Hoshido edo Nohr.


Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoaren bertsio honetan, beste jokoetan ez dauden gauza desberdinak daude:


-Birthright, jatorria bertsioan, aurreratu ahal izango da, Awakening-en, The Sacred Stones eta Gaiden estilora (joko honen saileko beste bideo jokoak), munduko mapa bati esker kontinentetik. Hari esker, joan ahal izango da hirietara, herrietara edo esperientzia gehigarria irabazteko gudu desberdinetara edo armategietan eta aipaturiko hirietako dendetan gauzak erosi. Bertsio honetako PUZaren adimena bertsio txikian dago, hau da, jokoa erraza izango dela.


-Conquest bertsioan, beste jokoetan dauden mapak ez dira egongo, beraz istorioa egituratuko da, eta zailtasun handiagoa egongo da, ezin izango duzulako kapituluen bidez esperientziarik irabazi, libre egongo diren DLCs-ak erosten ez badituzu behintzat. Ezin izango dituzu objekturik ezta armarik erosi bisitatutako hirietan, ezin izango duzunez zeure gazteluan eraikitzen dituzun dendetan erostera mugatu behar izango duzu.


-Revelations bertsioan, mekanikaren eta zailtasunaren arteko bitarteko puntu batean dago. Birthright jokoa baino zailagoa da, baina errazagoa Conquest baino. Armetarako sarbidea eta bi erreinuen itemak izango dituzu eta kontrako erreinuaren pertsonaia batzuekin bikoteak osatu ditzakezu. Hau eraikuntzei ematen zaie zure gazteluan. Jokalariek bi herrialdeetako eraikinak sortu ahal dituzte eta bien armak edo objektuak erosi.


Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko honek pertsonaia asko ditu, nagusiak nahiz ondorengoak. Hemen aipatuko ditugu erreinu bakoitzaren pertsonaiak eta neutroak, hau da, inoren alde ez daudenak.

HOSHIDO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ryoma
  • Hinoka
  • Subaki
  • Sakura
  • Rinkah
  • Saizo
  • Orochi
  • Azama
  • Setsuna
  • Hayato
  • Oboro
  • Hinata
  • Takumi
  • Kagero
  • Reyna
  • Kaden
  • Scarlet
  • Yukimura
  • Hana


NOHR[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xander
  • Camilla
  • Leo
  • Elise
  • Effie
  • Arthur
  • Odin
  • Niles
  • Nyx
  • Selena
  • Beruka
  • Laslow
  • Peri
  • Benny
  • Charlotte
  • Keaton
  • Gunter
  • Flora


Neutroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azura
  • Silas
  • Kaze
  • Felicia
  • Jakob
  • Izana
  • Shura