Fisio–fusio gizarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orangutana (Pongo), gizarte-eredu hau osatzen duen primate-taldea[1]

Etologian, fisio–fusio gizarte bat taldearen tamaina eta osaera denboran zehar aldakorra duen gizarte-eredua da. Animalia-talde hauek talde handietan elkartu (fusioa; adibidez, leku berdinean lo egiteko) zein banatu (fisioa; esaterako, egunean zehar talde txikiagoetan elikagaiak bilatzeko). Fisio–fusio gizarteetan bizi diren espezieetan talde-osaera elementu dinamikoa izango da, osaera-aldaketa, azpitaldeen tamaina eta hauen sakabanaketa gizarte hauen elementu bereizgarriak dira.[2][3]

Fisio–fusio moduko gizarte-ereduak zenbait primate-taldetan, zetazeoetan, ungulatuetan, haragijale sozialetan zein zenbait hegazti-[3] zein arrain-taldetan aurki daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) van Schaik, Carel P.. (1999-01). «The socioecology of fission-fusion sociality in Orangutans» Primates 40 (1): 69–86. doi:10.1007/BF02557703. ISSN 0032-8332. Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  2. (Ingelesez) Aureli, Filippo; Schaffner, Colleen M.; Boesch, Christophe; Bearder, Simon K.; Call, Josep; Chapman, Colin A.; Connor, Richard; Fiore, Anthony Di et al.. (2008-08). «Fission‐Fusion Dynamics: New Research Frameworks» Current Anthropology 49 (4): 627–654. doi:10.1086/586708. ISSN 0011-3204. Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  3. a b (Ingelesez) Ramos-Fernández, Gabriel; Morales, Juan M.. (2014-08). «Unraveling fission-fusion dynamics: how subgroup properties and dyadic interactions influence individual decisions» Behavioral Ecology and Sociobiology 68 (8): 1225–1235. doi:10.1007/s00265-014-1733-8. ISSN 0340-5443. Noiz kontsultatua: 2020-02-18.