Fisiognomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fisiognomiari buruz XIX. mendeko liburu bateko adibidea (ezkerrean: "Erabateko etsipena", eta eskuinean: "Beldurrarekin nahastutako haserrea").

Fisiognomica Fisiognomica edo fisiognomia (grek. φύσις “physis”, natura, eta γνώμη, “gnome”,  epaitu edo interpretatu) aurpegiaren portaera ere deitua, sasizientzia bat da, norbaiten aurpegiaren ikerketa eginez gero, haren izaera edota etorkizuna asma daitekela baieztatzen duelarik.  (Bigarrenaren kasuan, metoeskopia erabiltzea egokiagoa da, jendearen etorkizuna ezagutzeko jarduera da, kopetako marren bidez)

Gazteleraz disziplina honen izenak fisionomia edo fisonomia hitzari jatorria eman dio eta haren esanahia “pertsonan baten aurpegiaren itxura da” edo orokortuz “ gauzen irudia”. Geobotanikan fisiognomia hitza landare multzo batek osatzen duen taldeari deitzen zaio: beste hizkuntzetan ere horrela delarik.

Bi gradu daude fisionomiaren azalpenetan:

  • Aurreikuspen absolutua duen fisionomia, zeinak baieztatzen duen, %100-eko korrelazioa dagoela ezaugarri fisikoen (aurpegikoak bereziki) eta izaera ezaugarrien artean, jarrera hau gezurtatua izan da.
  • Korrelazio zientifikoa duen fisiognomia, zeinak baieztatzen duen era bateko adostasun estadistikoa dagoela, ezaugarri fisikoen eta izaerazkoen artean. Honako hau posible da, pertsonen ezaugarri fisikoak eragiten dituzten, aurretiazko izaera ezaugarriengatik, hortaz azpiko jatorri genetikoa korrelazioa horren erantzule izango litzateke. Fisionomia mota hau, izaeraren determinismo biologikoan oinarritzen da. Fisionomia hau ere, zenbait aldiz gezurtatua izan bada ere, beste behin agertu da beste aldaera edo bariante modernoetan pertsonologia edo morfopsicologia bezalazkoetan, funts enpirikorik gabe.

Aintzinako Fisionomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Battista della Porta, Berpizkundekofisiognomia  tratatu-idazle ezagunena

Norbanako baten kanpoko ezaugarrien eta haren barneko izaeraren harremanen lehenengo nozioak eta zaharrenak Ekialdean kokatu behar ditugu. Bertan, Mesopotamiako babiloniotarren artean elementu igartzaile moduan erabiltzen zuten. Aitzinako greziar poesian oinarri batzuk aurki daitezke Homerok itsustasunaren eta bizio moralaren artean elkarrekikotasuna topatzen zuenean Tersitesengan edo Semonidesek emakumeen hainbat izaera animaliekin konparatzen zituenean, korrespondentzia zoologiko hau nahiko arrunta izango da diziplina honen barnean; Alderantziz, alegialariek giza ezaugarriak ematen zizkiekieten animalieei haien narrazioa moraletan.

Esteban de Pujasol-en Filosofía sagaz y anatomía de ingenios (1637) obran garunaren funtzioak irudikatzen dituen orria.

Are gehiago, Hipokrates (469-399 k.a.) eta geroago Galeno (129-200) bezalako mediku greziarrek izaeraren sailkapena egin zuten pertsonen azal kolorearen eta muskuluen sendotasunaren araberakoa. Horrela zatitzen ziren: flematikoak, odolbizikoak, malenkoniatsuak eta suminkorrak. Karakeriologiaren zirriborro honek, lau umoreen teoria deitua ere, fisiognomiarekin batera garatzen joan zen eta harengan eragina izango zuen zertxobait. Beste autore batzuek aldiz, iradokitzen dute fisiognomia praktikatu zuen lehen pentsalaria Pitagoras (s. VI a. C.) zela izan ere, kontatzen da, haren lagun edo dizipulu gisa norbait hartu baino lehen azterketa fisiognomiko bat igaro beharra zuela, haren egiazko natura zein zen ezagutzeko, eta bere eskolan burua eta gorputza behar bezala proportzionatuak ez zituzten pertsonak ez zituela onartzen. Hala ere, teoria honen lehendabiziko zantzuak Atenasen agertzen dira, Sokratesen garaikide zen eta Zopyrus deitutako traziar magialari baten eskutik. Hura, k. a V. mendean, gaian aditua zelarik[1].

Gaur egun bizirauten duen lehendabiziko tratatu sitematikoa, Physiognomonica deiturikoa da, Aristotelesi egozten zaiona ( XVI. mendean Andrés Laguna dokotoreak itzulitakoa) baina baliteke haren eskolako kide batek egin izana eta eta filosofoak berak. Tratatu horren arabera fisiognomica, gorputzen zeinu iraunkorren ikerketa izango litzateke, arimaren zeinu trantsitorioak adierazten dituena. Obra bi zatitan banatzen da eta hasieran bi obra desberdin zirela diote. Lehenengoan naturaren eta giza arrazei egotzitako ezaugarrien behaketatik ateratako argudioen berrikusena egiten da eta giza portaeraren hainbat aspektutan zentratzen da. Bigarrenean berriz, animalien jokabideari erreparatzen zaio eta haren erreinua gizon-antzeko eta emakume- antzeko izaeretan banatzen ditu ( hombruno eta feminoide) bien artean korrespondetziak ondorioztatzen ditu (giza ezaugarri fisikoen eta animalien ezaugarri fisikoen artean).

Aristoteles ondorengo fisiognomia inguruko obra nagusienak hauek dira:

  • Laodiceako Polemón, Physiognomia (K.a II. mendea).
  • Adamanstios Sofista , Physiognomica (K.a IV. mendea.).
  • De Physiognomonia idatzi zuen egile latindar anonimo bat (K.a IV. mendean gutxi gora behera. C.).

Aristotelesek, izaeraren eta ezauagarri fazialen arteko harremana sostengatzen zuen, gorputzaren eta arimaren arteko elkarregintza zuzena ematen zela uste zuelako animaliengan eta gizakiengan. Aitzinaroan tesi bera, defendatu zuten Fedón de ElisCicerón, Plinio, Sexto Empírico eta Sénecka, besteak beste. Erdi Aroan ideia honetaz filosofo arabiarrak arduratu ziren Avicena eta Averroes  bezalako pentsalariak, hauetaz gain, Rasis-en [2]Liber ad Almansorem obran fisiognomiaren inguruko atal bat dago.

Espainiar Erdi Aroan, fisiognomia modan jarri zen, oso zabaldua izan zen XIII. mendeko  Poridat de poridades liburuaren ondorioz. Latinera itzuli eta gero, Europa osotik hedatu zen Secretum secretorum izenpean eta haren jatorria arabiarrez dagoen liburu batean bilatu behar da, Sirr al-asrar, IX. mendean Sirian bildua. Aragoieraz ere itzulpen bat dago, Juan Fernández de Heredia maisu handiaren eskutik. XIII. mendeko obra anonimo bat dago De physiognomonia libellus deiturikoa ere. Beste alde batetik,  Miguel Escoto-ren tratatu bat oso garrantzitsua izan zen (XIII.mende hasieran) Toledon eta Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadorearen gortean itzultzaile bezala egon zelarik.  Pietro d'Abanok (1250-1318), Compilación de fisiognomía idatzi zuen eta Aragoiko Guillermok gaiaren inguruan idatzi zuen ere. Hauetaz aparte, beste batzuk ere (Miguel Savonarola, Alberto Magno etab).

Berpizkunde garaian, pentsamendu magikoak eta organizistak filosofian eragina zutenean, makrokosmosaren eta giza mikrokosmosaren arteko elkarrekikotasuna defendatzen zelarik, fisiognomikaren ideiak interes berri hartzen joan zen.Gauzak horrela izanik, Gerolamo Cardanok  De metoposcopia (1558) idatzi zuen, baina gaiaren inguruko aditurik handiena, zalantzarik gabe, Giovanni Battista della Porta zen.  Bere, De humana physiognomia (1586) lau liburuak sei edizioetan berargitaratuak izan ziren.

Hala ere, XVI. mendean fisiognomia kiromantziarekin uztartzen hasi zen eta beste igarpen metodoekin ere, metoeskopia bezalakoa Bartolomeo della Rocca-ren obra batean (Physognomiae ac Chyromantiae Compendium, 1504) Cocles bezala ezaguna. Lan hau Inkisizio garaian debekatua izan zen, Johann Rosenbach von Hagen-en beste honekin batera(Introductiones apotelesmaticae in chyromantiam, physiognomiam, astrologiam naturalem, complexiones hominum naturas planetarum, 1522). Gaiaren inguruan, Honorato Nicquet (Physiognomia humana, 1648), Jean Belot apaiza (Instruction familière et très facile pour apprendre les sciences de chiromancie et physiognomie, 1619), Filippo Finella (De planetaria naturali Phisomonia, 1649), Marin Cureau de la Chambre (L'art de connoitre les hommes, 1660), Le Sieur de Peruchio (La Chiromance, la Physionomie et la Geomance, 1663) eta abar luze batek idatzi zuten. Ekarpen espainiarra aragoiko apaiz baten eskutik datorkigu Esteban de Pujasol, El Sol solo y para todos sol, de la filosofía sagaz y anatomía de ingenios (1637) izenpean.

Fisiognomia modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Kaspar Lavater

Charles Le Brun (1619-1690) margolariak fisiognomia erabili zuen bere Méthode pour apprendre à dessiner les passions (1698) obra ezagunean, haren ilustrazioetan gizakien eta animalien espresioak konparatuz. XVIII. mendean fisiognomiaren bultzaitzaile nagusienetako bat, Johann Caspar Lavater (1741-1801) apaiz suizarra izan zen, denbora laburrez Goethe-ren laguna izanik. Harek idatzitako saiakerak eragin handia eduki zuten eta alemanez argitaratu ziren 1772. urtean. Arrakasta handia lortu zuten eta ingelesera eta frantsesera itzuli ziren. Lavaterrek  iturri garrantzitsuetako batzuk Giambattista della Porta (1535-1615) italiarraren idatziak eta Sir Thomas Browne (1605-1682) mediku eta filosofo ingelesaren, Religio Medici izan ziren. Brownek obra honetan, aurpegiaren itxuraren arabera barne nolakotasunak edo ezaugarriak bereizi daitezkela mahigaineratzen du:


Bada Fisionomia bat , izan ere, gure aurpegietan zenbait ezaugarri daude, haietan gure arimen leloa eramaten dutenak, zeinetan analfabeto batek ere, gure nolakotasuna irakurtzeko gai delarik (T. Browne, Religio Medici, parte 2:2)

Browne-k Giambattista della Porta italiarraren hainbat idazlan zituen De la Fisionomía Celestial barne. Bertan,  giza aurpegiaren itxuran eragiten duena izaera dela azaltzen da eta ez izarrak. Porta-k bere De humana physiognomia (1586) obran, animalien grabatuak erabiltzen zituen hainbat giza ezaugarri adierazteko. Bere lanetan “marken doktrina-ren (signatures)” sinesmena mantentzen du. Honen arabera, naturan aurkitzen diren estruktura fisikoek (sustraiak, loreak, zurtoinak)  medikuntzan bezalako esparruetan daukaten indarraren adierazgarri dira.

Fisiognomiaren arrakasta XVIII. mendetik, XIX. mendera bitartean hazi eta iraun zuen. Zientzia biologiko eta medikoen alorrean, fisiognomia Charles Bell-en eskutik defendatua izan zen, bere Ensayo sobre la anatomía de la expresión (1806) obran. Burgess-engatik  La fisiología del rubor lanean (1839) eta Michel Duchene-en bere Mecanismos de la fisiognomía humana-n (1862). Obra guzti hauek,  Charles Darwin-engan eragina izan zuten harek geroago plazaratutako  La expresión de las emociones en los animales y en el hombre (1872) lanean. Bertan, Herbert Spencer-en tesietako batzuk ere defendatzen ahalegintzen zen, azalpen ebolutiboak eginez aurpegien ezaugarrien eta gihar batzuen mekanismoen funtzioen artean. Defendatzen zena bereziki zen, bazeudela zenbait gihar multzo, emozio, jarduera eta umore egoera jakin batzuekin erlazionatuta eta haien erabilpenak aurpegiera aldatzen zuela, beldur, harridura, estutasun… espresioak eraginez eta izaeraren zantzu batzuk emanez.

Guzti honek, naturalismoko eta errealismoko nobelagilengan eragina izan zuen haien trebetasun deskreptiboetan batez ere. Balzac bezalako autoreak edo Joseph Ducreux erretratugileak adibidez. Ingeles idazleen arten nabarmendu daitezkeen izen batzuk Amelia Opie,  George Borrow linguista eta bidaiaria; XIX. mendeko idazle eta autore batzuk haien obretan pertsonaien izaera ta itxura deskribapenak egiten zituztenean ematen zaigu fisionomiaren berri, Charles Dickens-en nobeletan etaThomas Hardy edo Charlotte Brontë naturisten obretan. Estatubatuar literaturan aldiz, Edgar Allan Poe izan daiteke beste adibide bat.

Frenología fisionomiarekin erlazionatua izan da ere. 1800. urtean, Franz Joseph Gall eta Johann Spurzheim mediku alemandarrengatik eratua, arrakasta handia eduki zuen XIX. mendeko Europa eta Estatu Batuetan. Frenologiak hala ere, buruko formaren ezaugarriak aztertzen ditu. Honen arabera, garuneko zatien  garapen desberdintasunen ondorioz, burezurreko izaera eta forma gauzatzen da. Fisionomiaren hainbat formek ez dute justifikaziorik korrelazioari dagokionez edo Louis Corman, psikiatra frantziarraren morfopsicología bezala,funtsik gabekoak dira.  

Era berean fisionomiarekin, Cesar Lomborosoren Antropologia Kriminala ere harremandu daiteke. XIX. mende bukaera eragin iragankorra izatea lortu zuen eta XX. mende hasierako arrazismoaren gorakadarekin erlazionatu zen.

Gaur egun Psikologia modernoan, gorputz eta aurpegi tipoen sailkaketa egiten jarraitzen da. Adibidez, izaera moten teoriek fisiognomia erabiltzen dute izaera moduak deskribatzeko. Beste ikasgai sasi-zientifiko batzuek Programazio neurolinguistikoak bezala, gorputz era eta begien mugimenduri erreferentzia egiten diote, estilo linguistikoekin batera, pertsonen estrategia mentalak edo pentsatzeko moduak sailkatzeko.  

Fisionomia Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean Karaktereologia-k bereganatu zuen eta Gaston Berger edo René Le Senne-n obretan eta bereziki Ernst Kretschmer edo Willian Herbert Sheldon-enetan. XX eta XXI. mendeetan korrelazioak eraiki dira inteligentzia-kozientearen eta burezurraren bolumenaren artean, gaur egun, teoria honi uko egin zaio zientziaren munduan. Frogagarriagoa da, testosterona kopururaren (agresibitatearekin erlazionatuta) eta eskuetako eta oinetako atzekin daukan lotura edo masailezur zorrotzarekin eta beste hormona batzuen eragina konfigurazio fisikoari eta psikikoari dagokionez.  

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jornadas sobre la Antiguedad» antiqua.gipuzkoakultura.net Noiz kontsultatua: 2021-04-03.
  2. Catastini, Alessandro. (2010-06-30). «Fisiognomica a Qumran: a proposito di 4Q186» Sefarad 70 (1): 51–68. doi:10.3989/sefarad.010.002. ISSN 1988-320X. Noiz kontsultatua: 2021-04-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]