Fiteroko erromatar kanpamendua
| Fiteroko erromatar kanpamendua | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Fitero eta Cintruénigo |
| Koordenatuak | 42°03′15″N 1°50′10″W / 42.05419226°N 1.83617329°W |
![]() | |
| Historia | |
| Garaia | Erromatar Errepublika |
| Kultura | Antzinako Erroma |
Fiteroko erromatar kanpamendua, Fiteroko, eta agian, Cintruenigoko udalerrien artean dagoen Sertorioren armadaren behin behineko kanpamendu militar baten aztarna da. Oraingoz ez da aurkitu eta kokalekua ez bada zehazki ezagutzen, aurkitu diren materialei esker pentsa daiteke Fiteroko Dehesa de Ormiñen eta Cintruenigoko San Sebastian ermitaren arten egon behar duela.
Kokapen zehatz ezaguna eta aurkitako materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alhama ibaiaren eskuineko ertzean zegon, Ormiñen inguruan (Fiteroko barrutian, Peñahitero aztarnategiaren aurrean, pareko ertzean). Fiteroko Udal Bildumako elementuek, egindako behaketek eta jaso ahal izan diren berriek, inguru horretan Kinto Sertorioren kanpamendu erromatar bat finkatu zela ondorioztatzera eramaten gaitu. Inguru horretako moneta-aurkikuntzak bereziki esanguratsuak dira: zortzi as aurkitu ziren, aurrealdean bi aurpegiko Jano buru du, eta ifrentzuan, eskuinalderantz jarrita dagoen nabe-branka (horietako bi "txanpon zatituak" dira), K.a. III. mendeko lehen laurdenekoak; Obulcoko hiru txanpon (bi as eta semis bat), Cástuloko bi as, Agadirko (Gades) kalko bat[oh 1] eta as bat, Osseteko[oh 2] as bat, Arzaoz baskoi txanpon-etxeko as bat eta beste txanpon indigena sailkaezin bat. Azkenik, Bilbiliseko bi as eta Sekobirikez[1], Oilaunicos[oh 3] eta Arzaozeko txanpon indigenen aurkikuntzaren berriak daude. Hau da, txanpon erromatarrak eta penintsulako txanponak, eta horien artean, hegoaldeko txanpon ugari.
Habailetarako berunezko jaurtigaiak ere maiz izaten dira, eta horietatik 27 elkarrekin egon ziren, Peñahitero parean. Baina, zalantzarik gabe, glandeetan [oh 4]dauden inskripzioak informazio esanguratsuena ematen dute; badirudi dozena erdi bat aurkitu zirela, baina horietatik lau baino ez dira ezagutzen Horietan, Q SERT edo Q SERTO (Quitus Serotius) irakur daiteke, eta horietako bakar batean, inskripzio horren kontrako aldean, PIETAS. Beste zeinu batzuk daudela ikus daiteke, baina ez dago argi zer irakurtzen den (PROCOS legenda , adibidez).[2]
Bi tesera era aurkitu ziren, bat, Dehesa de Ormiñenen eta bestea, San Sebastian ermitan, Cintrúenigon, hau da, kanpamendua egongo zen ingurenean. Kanpamendua ezarri zen data Sertoriusek Contrebia hartu ondoren eraikitako neguko kuartelekin, beroiekin muga egiten duen eremuan kanpamendua instalatzearekin edo K.a. 77-76 urteetan edo hurrengo urteetan gertatutako beste gerra-egoera batekin lotu behar da.[3]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Greziar motako brontzezko txanpona
- ↑ Osset Iulia Constantia: erromatar hiria Betika probintzian; gaur egun, San Juan de Aznalfarache, Sevillan.
- ↑ Kokapen ezezaguna. Ikus: Oilaunu | Oilaunikos. Moneda ibérica
- ↑ Glandeak Habailetarako berunezko jaurtigaiak dira. Etruskoek, erromatarrek eta zeltiberiarrek erabili zituzten eta arma txikitzat hartu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egungo Burgoseko Pinilla Trasmonten kokatu da. Ikus: Sekobirikez | Sekobirikes. Modeda Ibérica.
- ↑ Díaz Sanz, María Antonia; Medrano Marqués, Manuel María. (2003). «El patrimonio arqueológico de Fitero (Navarra)» Salduie: Estudios de prehistoria y arqueología (3): 395–405. ISSN 2794-0055. (kontsulta data: 2025-01-20).
- ↑ Díaz Sanz, María Antonia; Jordán Cólera, Carlos Benjamín. (2006). «Dos téseras de hospitalidad procedentes de Fitero (Navarra)» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua (6): 257–266. ISSN 1578-5386. (kontsulta data: 2025-01-20).
