Fitxategi eztabaida:Burni zubia donostia 01.jpg

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hau ez dirudi Burnizko Zubia, atzean mendiska bat eta eliza bat dauka. -Iñaki LL (eztabaida) 15:15, 26 urria 2016 (UTC)

Baiezkoan nago; nik behintzat antza hartu diot. Argazkia uste dut hegoalderantz begira dagoela, eta atzean ikusten diren etxe horiek, gaur egun Topoa eta autopistaren artean daudenak dira, Loiola eta Anoetaren arteko bidean, (Zorroaga pasealekua). Gainean ikusten den eliza antzeko hori, La Salle Ikastetxeko eraikin zaharra dela uste dut. Mendixka hori zulatu egin zuten trena Txomin aldera pasatzeko. Larraizik bildu zuen argazki hori Amarauna proiektuaren barruan. Hari galdetuko diot xehetasun gehiago ote dituen. -Xabier Cañas (eztabaida) 16:13, 26 urria 2016 (UTC)
Efektua behintzat da mendixka eta etxe horiek zubia pasa eta berehala daudela, baina egia da pixka bat atzerago egonez gero Loiolako Erriberen atzealdeko bizkarra izan daitekeela. -Iñaki LL (eztabaida) 16:21, 26 urria 2016 (UTC)
Ados Xabierrekin. Atzekoa Zorroaga ingurua da. Ezkerraldeko etxe horiek gaur egun ere badaude. - --Joxemai; (erantzunak) 16:24, 26 urria 2016 (UTC)
Bai, badirudi bertan dauela etxe horiek! Bai Joxemaik dioen bezala, hamaika aldiz pasa naiz hortik eta ia ziur nago gaur egungo berdinak direla.-Xabier Cañas (eztabaida) 16:31, 26 urria 2016 (UTC)
Google mapsen begiratu dut eta ez nago seguru etxe berdinak diren, baina garbi dago, atzeko hori dena Zorroaga da, egungo Mendigain kalea. - --Joxemai; (erantzunak) 16:34, 26 urria 2016 (UTC)