Flammulaster carpophilus
Flammulaster carpophilus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Flammulaster |
Espeziea | Flammulaster carpophilus Vellinga, 1986 |
Basionimoa | Agaricus carpophilus |
Flammulaster carpophilus Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi. Ez du balio gastronomikorik
Sinonimoak: Agaricus carpophilus (Basionimoa), Agaricus naucicola, Naucoria carpophila, Galera carpophila, Tubaria carpophila, Phaeomarasmius carpophilus, Flocculina carpophila.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Oso txikia, 0,4 eta 1 cm bitartekoa, hemisferikotik ganbilera eta lautura, pixka bat ildaskatua ertz dekurbatua, flokosua eta koskadun samarra. Kapelaren azala flokoso samarra, pikortsua eta furfurazeoa, kolore zurbilekoa (krema-zuria edo okre argia).
Orriak: Adnatuak, zabal, krema kolorekoak, ertza pikor finekin.
Hanka: Luzea, 4 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, zuzena edo okertua, zilindrikoa, flokosoa, pruinaduna, fibrilosoa, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Hutsala. Geranio hostoen usain ahulekoa.[2]
Etimologia: Carpophiloides epitetoa grekotik dator, fruitua, esan nahi duen “karpos” hitzetik eta laguna, esan nahi duen “philos” hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rhombosporus aldaerak espora erronboideak ditu. Tubaria generoaren antzekoa.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta negu epeletan. Banaketa zabala du baina ikusteko zaila da bere tamaina eta koloreagatik. Saprofitoa, landare aztarnetan (adarrak, hosto-hondakinak, pagatxak, fruituak …) hostoerorkorrenak edo mistoenak (pagoa, haritza, sahatsa, artea, pinua, eukaliptoa). Lur hezeetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Himalaiako eremua, Txina, Tanzania.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 283 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia, Es or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Flammulaster carpophilus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.