Flavio Magno Aurelio Kasiodoro
Itxura
| Flavio Magno Aurelio Kasiodoro | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Scylletium (en) | ||
| Herrialdea | Erresuma Ostrogotikoa | ||
| Heriotza | Scylletium (en) | ||
| Familia | |||
| Aita | Q124769651 | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | latina | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria, historialaria, musikologoa, idazlea, musikaren teorikoa eta filosofoa | ||
| Lan nabarmenak | |||
Flavio Magno Aurelio Kasiodoro (Scylacium, Calabria, 480 – Bruttium, 575) politikari eta historialari latinoa izan zen.
Goi-mailako karguak izan zituen ostrogodoek Italian agintean zeudenean; Teodorikoren eta Alarikoren ministro izan zen, besteak beste. Monasterio bat sortu zuen, Vivarium izenekoa. Bertan antzinako eskuizkribu asko kopiatu ziren; lan hura oso lagungarria izan zen kultura klasikoa hobeto ezagutu ahal izateko. De anima (filosofia tratatua), Variae, Chronica: Historia Gothica (12 lib.) eta De institutione divinarum et saecularium litterarum ditu lan azpimarragarrienak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.