Fleur Adcock
Fleur Adcock | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kareen Fleur Adcock |
Jaiotza | Papakura (en) , 1934ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | Londres, 2024ko urriaren 10a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Cyril Adcock |
Ama | Irene Adcock |
Ezkontidea(k) | Alistair Campbell (en) (1952 - 1958) Barry Crump (en) (1962 - 1963) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) 1956) Arte-masterra : Klasiko |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Kareen Fleur Adcock (Auckland, Zeelanda Berria, 1934ko otsailaren 10a – Londres, 2024ko urriaren 10a) zeelandaberritar olerkaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost urte zituela bere herrialdea utzi eta Ingalaterrara joan zen, eta han egin zituen ikasketak, aitak irakasten zuen ikastetxeetan. Zeelanda Berrira itzuli zenean, bertako Victoria Unibertsitatean lizentziatu eta 1958-1963 bitartean irakasle eta liburuzain-lanak egin zituen. Zeelanda Berriko bizimoduarekin atsekabeturik, Ingalaterrara itzuli eta, Kanpo Arazoetako ministerio eta Commonwealth erakundeen liburutegian, laguntzaile-postuan lan egin zuen 1979 arte. Urte horretan, idazte-lanari buru-belarri heltzea erabaki zuen.
Zeelanda Berriko Wellingtonen argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, "Urakanaren begia" (1964), zeinaren zati bat Londresen berrargitaratu zen "Tigreak" titulupean (1967). Liburu hauetan jadanik finkaturik agertzen da Adcocken estilo argi, ironiko eta lasaia. Estilo horixe erabili du, orobat, gai sozial, politiko eta pertsonalak azaltzeko, hain harrera ona izan duen "Bideratua" (1977) liburuaren kasuan bezala. "Ustekabeko liburua" izenekoan (1986), haurtzaroari eta gizonei buruzko olerki bikainak idatzi zituen; "Aldi baterako eremua" liburuan berriz (1991), etxeko gaietatik hasi eta egungo gatazka politikoetarainoko era guztietako arazoak azaltzen ditu, besteak beste, energia nuklearraren aurka eta ekologiaren alde agertuz.
Adcocken zehaztasunak, ironiak eta garraztasunak guztiz atsegina eta irakurgarria bilakatzen dute bere poesia. 1983an bere "Olerki Hautatuak" argitaratu ziren. 2008. urtean, Zeelanda Berriko Meritu Ordena jaso zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Collected Poems (2024)
- The Mermaid's Tale (2021)
- Collected Poems (2021)
- Hoard (2017)
- The Land Ballot (2014)
- Glass Wings (2013)
- Dragon Talk (2010)
- Poems 1960-2000 (2000)
- Looking Back (1997)
- Selected Poems (1991)
- Time-zones (1991)
- Meeting the Comet (1988)
- The Incident Book (1986)
- Hotspur: a ballad (1986)
- Selected Poems (1983)
- Below Loughrig (1979)
- The Inner Harbour (1979)
- The Scenic Route (1974)
- High Tide in the Garden (1971)
- Tigers (1967)
- Eye of the Hurricane (1964)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.