Edukira joan

Flor Procuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flor Procuna
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1952ko maiatzaren 20a
Herrialdea Mexiko
Heriotza2025eko martxoaren 1a (72 urte)
Familia
AitaLuis Procuna
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0698431 Allmovie: p261962 Edit the value on Wikidata

Flor Procuna Chamorro (Mexiko Hiria, 1952ko maiatzaren 20aGuadalajara, Jalisco, 2025eko martxoaren 1a)[1] mexikar aktorea izan zen, batez ere Los ricos también lloran telenobelan Irma Ramos antzezteagatik ezaguna.[2]

Luis Procuna Montes toreatzaile mexikarraren eta Consuelo Chamorro Benard nikaraguarraren alaba izan zen.[2] Biak hegazkin istripuan hil ziren 1995ean.[2] Amaren aldeko amona Agustina (Tina) Benard de Chamorro zuen, antzerki aktore nikaraguarra.[2]

Zineman antzezten hasi zenean, hainbat film etan parte hartu zuen, besteak beste, El cínico eta Paraíso. 1973an bi film arrakastatsuren protagonista izan zen, Mi mesera eta Renzo, el gitano, eta 1975ean Derecho de asilo filmean agertu zen.

1970eko hamarkadan, hainbat fotonobelatako protagonista izan zen, Ana Martín, Jaime Moreno eta Salvador Pineda bezalako aktoreekin batera.

Los ricos también lloran telenobelan parte hartzeagatik ospea lortu zuen, Mariana Villarrealen (Verónica Castro) amaorde eta antagonista izan zen Irma Ramos antzeztuz.[2]

Lehen ezkontzan alaba bat izan zuen, Mariana Zeceña Procuna psikologoa, eta bigarren harremanean seme bat, Luis Uriza Procuna ingeniaria.[2]

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1968 Los inconformes 3 ataletan
Los Caudillos
Águeda Lupe 3 ataletan
1973 Extraño en su pueblo 3 ataletan
1978 Rosario de amor Gabriela 3 ataletan
Cartas para una víctima
1979 Los ricos también lloran Irma Ramos 7 ataletan
1980 Soledad Sandra 3 ataletan
1982 Vanessa Martha
1988 Rosa salvaje Miriamen bizilaguna 5 ataletan
2003 Velo de novia Josefa "Fefa" Atal batean
2006 Duelo de pasiones Tina Atal batean
2007 Tormenta en el paraíso Rosalinda Díaz Luna 185 ataletan
Urtea Izenburua Pertsonaia
1968 Un toro me llama
1970 Por qué nací mujer Andregaia
El cínico
Tápame contigo
Paraíso Vicky
Alguien nos quiere matar
1973 Mi mesera
Renzo, el gitano
1975 Detras de esa puerta Eloísa
Derecho de asilo
1979 En la cuerda del hambre
1980 Albur de amor
El siete vidas
1981 Solo para damas
1986 Mentiras Angélica

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Muere Flor Procuna, actriz de ‘Los Ricos También Lloran’ y ‘Rosa Salvaje’» Las Estrellas 2025-03-02 (kontsulta data: 2025-03-04).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) Rivas Sotelo, Adelayde. «Una nica en las novelas» La Prensa 2006-05-31 (kontsulta data: 2025-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]