Flora Sandes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flora Sandes

Bizitza
JaiotzaNether Poppleton (en) Itzuli1876ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Jugoslaviako Erresuma
 Erresuma Batua  (1927ko apirilaren 12a -
HeriotzaEast Suffolk and Ipswich Hospital (en) Itzuli1956ko azaroaren 24a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
serbiera
Jarduerak
Jarduerakcombat medic (en) Itzuli, militarra, ofizierra eta erizaina
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmy of the Kingdom of Serbia (en) Itzuli
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Monastir Offensive (en) Itzuli
Balkanetako Lehen Gerra

Flora Sandes (Yorkshire, 1876ko urtarrilaren 22a - Suffolk, 1956ko azaroaren 24a) britainiar emakumea izan zen I. Mundu Gerran Serbiako Errege Armadan ofizial gisa aritu zena. I. Mundu Gerran soldadu gisa ofizialki aritu zen emakume britainiar bakarra izan zen.[1] San Joan Anbulantzian erizain boluntarioa izan zen hasieran, ondoren Serbiako Erresumara bidaiatu zuen, eta bertan, gerra nahasita, formalki serbiar armadan sartu zen. Gero sarjentu nagusi mailara igo zen, eta, gerra ostean, kapitain izatera heldu zen. Zazpi domina jaso zituen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora Sandes familia irlandarreko alaba gazteena izan zen. Zortzi anai-arreben aita Samuel Dickson Sandes apaiza (1822-1914), Whitchurch-eko (Cork konderriko ) errektore ohia zen eta ama Sophia Julia (Besnard jaioa) zen. Bederatzi urte zituela, familia Marlesfordera joan zen bizitzera, Suffolkera, eta geroago Thornton Heath-era, Surrey-ko Croydonetik gertu. Umetan etxean hezi zuten institutrizek. Esgrimarekin gozatzen zuen, zaldi gainean ibiltzen zen eta tiro egiten zuen, eta mutila jaio izana gustatuko litzaiokeela esaten zuen, garai hartan ez oso femeninotzat jotzen ziren jarduerak oztoporik gabe egin ahal izateko. Urteak geroago, gidatzen ikasi zuen eta Frantziako lasterketa auto zahar bat gidatzen zuen. Nerabezarotik idazkari lanetan aritu zen. Bere aisialdian, Sandes 1907an sortutako First Aid Nursing Yeomanry (FANY) erakundearekin trebatu zen, emakumeek soilik zuzendutako erakunde paramilitarra, lehen sorospenak, zaldiz ibiltzea, seinaleztapena eta istripuen simulakroak irakasten zituena. 1910ean FANY utzi zuen eta Emakume Gaixoen eta Zaurituen Konboian sartu zen. Konboi medikua 1912an hasi zen zerbitzuan Serbian eta Bulgarian lehen Balkanetako gerran. 1914an I. Mundu Gerra hasi zenean, erizain boluntario gisa aurkeztu zen, baina gaitzetsi egin zuten titulazio faltagatik.

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sandes, ordea, San Joan Anbulantzian sartu zen, Mabel Grouitch erizain amerikarrak sortu eta zuzendu zuen anbulantzia unitate batera, eta 1914ko abuztuaren 12an Ingalaterratik Serbiara joan zen, 36 emakumez osatutako talde batekin, krisi humanitarioetan laguntzeko. Austriako-Hungariako erasoaldiari aurre egiten zioten serbiar indarren oinarria zen Kragujevac hirira iritsi ziren. Sandes Serbiako Gurutze Gorrian sartu zen eta anbulantzia batean lan egin zuen Serbiako Armadako Infanteriako Bigarren Erregimentuan. Albanian barrena itsasorako erretiro zaila egin zenean, Sandes bere unitatetik banandu zen eta, bere segurtasunagatik (zehazki janari errazioak lortzeko), soldadu gisa erregistratu zen Serbiako erregimentu batean. Garai hartan emakumeen sarrera baimendu zuen armada bakanetakoa izan zen. Laster iritsi zen kabo mailara. 1916an, serbiarrak Bitolan (Monastir) aurrera egin zuenean, Sandes larriki zauritu zuen esku granada batek gorputzez gorputzeko borroka batean. Geroago, Serbiako Armadaren dekoraziorik gorena jaso zuen, Karađorđeko Izarraren Ordena. Aldi berean, sarjentu nagusiaren mailara igo zen.

1916an ere, Sandesek autobiografia argitaratu zuen, Serbiako armadako ingeles sarjentua, gerra garaiko gutun eta egunkarietan oinarrituta. Argitalpen hau, Serbiako armadarentzat dirua biltzen laguntzeko erabili zuen. Evelina Haverfieldekin Hon sortu zuen. Evelina Haverfield and Sergt-Mayor flora Sandes Found, preso eta soldadu serbiarrentzako erosotasunak sustatzeko. Bere lesioen ondorioz borrokan jarraitzeko gai ez zela, gerra osoa ospitale batean igaro zuen. Gerraren amaieran, ofizial bezala komisionatua izan zen (komisionatua izan zen lehen emakumea), eta, azkenik, desmobilizatua izan zen 1922ko urrian.

Geroko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927ko maiatzean Sandes Yuri Yudenitch lagun errusiarra eta Armada Zuriko jeneral ohiarekin ezkondu zen. Frantzian denbora batez bizi izan ziren, baina geroago Serbiara itzuli ziren (garai hartan Jugoslaviako Erresumaren parte zen), eta Belgraden kokatu ziren. Beste lan batzuen artean, Sandesek gidatu zuen Belgradeko lehen taxi zerbitzua. 1927an, bigarren autobiografia ere argitaratu zuen. Gerra garaiko esperientziei buruzko hitzaldi ugari eman zituen Erresuma Batuan, Australian, Zeelanda Berrian, Frantzian, Kanadan eta Estatu Batuetan . Hitzaldiak emateran uniforme militarra eramaten zuen.

1941eko apirilean Alemaniak Jugoslaviaren aurkako erasoa hasi zuenean, Sandes eta Yudenitch soldadutzarako deitu zituzten, baina inbasioa amaitu egin zen beren betebehar militarrak hartu aurretik. Gestapok atxilotu egin zituen, baina egun batzuen buruan baldintzapean askatu zituzten. Yudenitx gaixotu egin zen, ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen 1941eko irailean.

Sandes Ingalaterrara itzuli zen gero. Bizitzako azken urteak Suffolk-en eman zituen. Wickham Market inguruan bizi zen. Bury St Edmundsen hil zen West Suffolk Ospitalean, 1956ko azaroaren 24an .

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sandes serbiar zigilu batean 2015. urtea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Flora Sandes - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  2. La mujer soldado, Flora Sandes (1876-1956). (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  3. Vila, Juan. (2018-06-16). «AMANTES DE LA HISTORIA: FLORA SANDES, UNA MUJER DE ARMAS TOMAR» AMANTES DE LA HISTORIA (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).